Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Xabier Artola, liburuarekin. LOBO ALTUNA
«Irakurlea eraman behar duzu idazlearen garai eta hizkuntzara. Eta idazlea...»

«Irakurlea eraman behar duzu idazlearen garai eta hizkuntzara. Eta idazlea...»

Xabier Artola Ozenki irakurtzen badizkiote, zer zuzendu, zer hobetu antzematen duen itzultzailea

Begoña del Teso

San Sebastián

Martes, 21 de noviembre 2023, 07:24

Erretiroa iaz hartua eta aurtengo otsailean, Kubako Gobernuak omendua (Carlos J. Linley Ordena txit gorena eman zioten urte luzez lagundu izan baitie hango unibertsitateko bere kideei bertako 'Diccionario Básico Escolar' taxutzen, zehazten, digitalitatzen), euskaltzain urgazle honek, Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko kideak, Doktorego-tesia hiztegi sistema adimendunei buruz aurkeztu zuen ingeniari informatiko honek ez zuen pentsatzen 2016an itzultzaile benetakoa zenik. Hala ere, Marguerite Durasen 'Samina' ekarri zuen euskarara. Egun, beste Marguerite baten lanaz da endredatua. Izan ere, Margarita Nafarroakoaren 'Heptamerona' ari da euskaratzen. 'Heptamerona', bai, Boccaccioren 'Dekamerona' eta Chaucerren Canterburyko ipuinekiko konparazioari fier eta airos heltzen diona; Hegoaldeko mugaz haratago arras ezaguna eta goraipatua dena. Kasualitatez, txiripaz edo. Halabehar jolastiak hala erabakia, Eskoziako Santa Margarita egunean egin genuen solasa, bera, antiguatarra, Amarako lagun batenenean zela, kafea hartzen.

– Benetan inporta duten Margarita-Marguerite-Margaret guztiak dituzu alboan. Zaindari, konplize, Hiroshimako Duras, Nafarroako Erregina eta Eskoziakoa, bertako Unibertsitatearen patroia dena,

– Hala ematen du, bai; Margarita guztiak ditut nirekin..

«... Izkiratzailea, berriz, ekarri behar duzu gaurko irakurlearen garai eta mintzairara; ez bata ez bestea bortxatu gabe»

– Goian aipaturikoa, nahiz eta Martuteneko Itzultzaileen Eskolan ibilitakoa izan, 2016an ez zenuen zure burua itzultzailetzat. Horretaz hitz politak, hamaika zenbaki eta hainbat broma egin zenituen Euskal Itzultzailen elkarteko buletinean...

– 'La Douleur/Samina' entrega-tzeko datak zehatzak ziren, 10 hilabete nituen. Ez gehiago, ez gutxiago, beraz, zorrotz egin beharreko afera zen itzulpen hori. Durasek sei narrazio idatzi zituen liburuan. Guztira, 47.550 hitz. Kalkuluak egin eta gero, ohartu nintzen 5.000-5.500 hitz itzuli behar nitueela hilabetean, batez beste. Horrela, 8 hilabetean izango nuen burutua lehengo bertsioa. Bi geratzen zitzaizkidan. Banekien zuzentzeko, fintzeko... hobetzeko erreserbatu beharko nituela.

–Artikuluan esaten zenuen ez zinela oso jantzia itzulpenaren teorian eta ez zenuela eskarmentu handian langintza horretan.

– Esaten nuen ere egiten eginez ere ikasten denez, ikasi nuela, eta asko, nire lehen literatura itzulpen hura egitean. Hori bai, makulu potenteak behar dituzu, lagun finak (zure lehenbiziko findugabeko testuak irakurriko dituztenak), beste hizkuntzetan idatzitako bertsioak. Hiztegiak. Garaian garaiko klasikoak. Gaur egungoak ere. Bide batez, egun badakit gehiago itzulpengintzaz. Asko irakurri baitut horretaz. Esaterako, George Steinerren 'Después de Babel, aspectos del lenguaje y la traducción'. Edo aspaldi samarrean Joxeme López de Aranak Literatura-itzulpenak zaharberritzeaz idatzi zuena El Correo-n.

– Ez banaiz oker, Joxemek zera zion, 'Jatorrizko testuek idazleek idatzi zituzten bezala irauten duten bitartean, egoera oso bestelakoa da itzulitakoen artean'.

– Bai. Horrexegatik 'Heptamerona' ez bakarrik euskarara baizik eta gaurko irakurlearengana ekartzerakoan jarri behar dugun arreta eta erabili beharreko tresnak, manerak, mimo handiz tratatu behar dira. Nik uste, goiburuan azaltzen dugun bezala, Antzinako literatura itzultzen dugunean, irakurlea eraman behar dugu egilearen garai eta hizkun-tzara eta idazlea ekarri gureetara.

– Ez da erronka makala.

– Ederra ere: 'itzulpenak, besteak beste, xede hizkuntzaren egoera jakin baten lekuko dira' dio batek

– Ara! Ados nago, zuk, Juxemek, Renzik, Walter Benjaminek eta beste askok hausnartutakoarekin baina zinez dizut Booktegik, Nafar Ateneoak, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak, Kultur Olak eta lagun talde presto batek bultzaturiko 'Heptamerona'ren itzulpenari garai hartako, hizkuntz hartako, bizimodu haren aroma, usaina dariola.

– Aro hartako moduak mantendu, gorde behar dira, jakina, berezko xarma hura gal ez dadin baina arkaismo dosia kontu handiz neurtu behar da. Horretarako, une hartako klasikoetara behin eta berriro itzuli beharko duzu. Laguntza, inspirazio, plazer bila. Badakizu zein liburu dudan mesadenotxen?

– Ezzzz

– Axularren 'Gero'. Egiari zor, orain arte ez nuen imajinatzen horrelakorik nire ohe ondoan. Apaletan, berriz, 'Heptamerona' i-tzuli ahal izateko ezinbestekoak zaizkidan lapurteraz idatziriko klasikoak eta, esaterako, Joan Mari Irigoienen 'Lur bat haratago'.

– Eta zergatik Leizarragaren Itun Berriaren ondoan idazle altzatarraren 2000ko nobela hori?

– XVII.ko Nafarroan baita kokatua eta jakin nahi nuen (dut) nik zer nolako irteerak aurkitu zizkien Joan Marik hainbat eta hainbat hizkuntza eta tonu oztopori

– Zertarako balio dizute jendearen aurrean, Amaiurren, Iruñan edo Orbaizetan, Margaritaren leialok eginiko irakurketak?

– Izkribuak ederrak badira ere, arrotzak egiten zaizkigu eta ozen irakurtzerakoan maiz trabatu. Nik, akatsak non egin ditugun apuntatzen dut eta etxean, gauzak orrazten saiatu. Itzulpena zerbait dinamikoa da. Denborak eta jendeak aldatzen duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Irakurlea eraman behar duzu idazlearen garai eta hizkuntzara. Eta idazlea...»