
Hiritarrak | Mikel Urkixo Aierdi
«Beste musika estiloek izan dute elektronikak oraindik jaso ez duen aitortza»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak | Mikel Urkixo Aierdi
«Beste musika estiloek izan dute elektronikak oraindik jaso ez duen aitortza»Ostiralean izan zen Fermin Calbeton kaleko Elkarren aspaldi samarrean plazaratu liburu baten azken aurkezpena. Autoreak nahi zuen Donostian izatea orrialdeetan agertzen diren batzuk, 'Balza', Imanol, Idoia Lacalle, Alain Intermusic, Julen Etxezarreta... gipuzkoarrak direlako. Nahi zuen hemen gertatzea hemen izan zirelako hainbat areto eta agertoki markaz fuerakoak, garai hartako beste borroketan murgilduta zeudenek begi txarrez begiratzen zituztenak. Ez ahaztu Txitxarro erasotu zutela fuerte behin. Ez ahaztu elektronika baztertuek sorturiko musika zela. Eta garai haietan segun eta zeintzuk ziren, baztertuak ez zeuden modan...
– Sarreran 'autorea' baino ez dut idatzi; esan, nor zara zu Mikel Urkixo Aierdi, Zeberioarra?
– Portugaleteko Miguelen eta Zeberioko Olatxu tabernako alabaren semea. Soziologia ikasketak ditut eginak eta Euskal filologian lizentziatua naiz. Arratiko institutuan dihardut irakasle. 2022an, Wikipediak dioen moduan, «garai ilunetan 'bulkadaz eta desesperazioz' idatzitako 40 poemak argitaratzea erabaki zuen, eta 'Hustu artekoak' liburu autoekoitzia izan zen emaitza». Mikel Urkixo Aierdi. Beti izan dut gogokoa musika elektronikoa eta bIgarren mailako agertoki ez 'mainstream'koak. Egun, gustatuko litzaidake techno sesioetara joatea baina ez goizeko ordu txikiez harago luzatzen diren horietakoetara baizik eta herri zibilizatuetan, non elektronikoa estimu handian duten, izan ohi diren bermuta sesioak. Zer hobe bermuta eta elektronika baino eguerdiko ordubietatik laurak arte, familia eta lagunen artean? Izan dadila gaua gazteentzat.
– 'Sesio' hitza erabili izan duzu erantzunean. Ez dut uste ez Euskaltzaindiak ez Elhuyarrek onartuko zutenik. Seguru beharko zintuztela 'saioa' esatera. Izan ere, liburuaren sarreran, horretaz idazten duzu, hizkuntza hautuez, alegia. Beti zera ematen du, gure burua justifikatu beharrean sentitzen garela.
– Neuk ez dut ez lotsarik ez errezelorik ez beldurrik hiztegiek onartzen ez dituzten hitzak erabiltzerakoan. 'DJ erresidentea' agertzen da orrialdeetan zehar 'egoiliarra'ri artifiziala eta artfiziosoa deritzodalako eta 'etxeko, bertoko DJ' idazterakoan anbiguotasuna nabaritzen nuelako . Ba, badakit 'sesio´k liskarra' eta antzekorik esan nahi duela baina inguruko hizkuntza guztietan 'session' esan eta idazten da. . Beraz, zergatik ez guk? 'Disko-jogailu' dakarte hiztegiek. Nik , berriz, 'biragailua' aukeratu dut. Eta bai, 'sello discográfico' 'zigilua' da nik idatzitako ' Euskal Herria Underground. 1986-2015 Bidaia elektroniko bat' horretan. Duela kasik berrogi urte gurean piztu zen mugimenduak ez du libururik euskaraz izan. Ba zen ordua. Existitzen ez zen hiztegia sortu behar izan dut. Gustura eta libre.
– Gure lerroburuak azaltzen, salatzen, justifikatzen al du literatura falta, absentzia hori?
– Baliteke. Euskal gizartean oihartzun eskasa izan zuen fenomenoa izan zen undergrounda, elektronikoa. Baziren beste estilo batzuk, orduko gizarteari hobekiago egokitzen zirenak. Euskal Rock Radikala, esaterako. Edo Punka. Garai hartako borroketatik technoa baino hurbilago ziren horiek. Detroiteko beltzek sortua zen technoa. Eta Detroit Euskal Herritik oso urruti zen. Eta oso ezberdinak ziren hango eta hemengo borrokak, ametsak, amesgaiztoak ere. Asko eta sakon aldatu gara baina ez pentsa, Euskal Rock Radikalak, 'Euskadi Tropikala'ren irudia sortu zuen euskal reggaek, gure punkak, gure skak jada jaso duten aitortza ez dio kasik inork luzatu underground horri. Igual azpi mundua zelako, ilunegia... Hotz handia egiten du zure babes-zonatik, zure eskemetatik ateratzen zarenean.
– DJez, aretoez, musikaz, zigiluez informazio ugari eta zehatza pilatu eta aztertu baduzu ere, liburua ez da saiakera ohiko bat eta, 14 DJ hizketan agertzen badira ere, ez da elkarrizketa liburua, nola definituko zenuke zuk?
– 'Bidaia elektronikoa' deitu diot nik. Ez nuen nahi narrazio akademikoa egin. Eta galdera-erantzuna darabilen formatua monotonoegia iruditzen zitzaidan. Askotan, DJak juntatu egin ditut eta haien arteko solasaldiak jaso. Batzueta ni nintzen gai-jartzailea, nik ematen nien abiapuntua.Bestetan berriz ez. Barne-bakarhizketak ere badira. Beste era batez egin nezaken, jakina, baina nik, nahiz eta ni neu azpimundu hartakoa izan, zera nahi nuen, beraiek konta zezaten; sortzaileek, musikan murgiltzen zirenek, biniloak 1500 pezetetan (dirutza zen garai hartan) erosten zituztenek, han eta hemen entzundakoa edo sumatua bizi ea sutsu aztertzen zutenek.
– Zergatik finitzen duzu liburua 2015ean? Azpimundua azaleratu ote da?
–Nik neuk bizitakoari nahi nion heldu. Idatz dezala jarraipena gaurko zale batek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.