Las diez noticias clave de la jornada
Antxon Mendizabal, atzo Orioko tripulazioarekin. ORIO AE
Arrauna

Antxon Mendizabal eskultoreak omendu du Orioko tripulazioa

Martes, 25 de agosto 2020, 07:39

Orion bizi den Antxon Mendizabal eskultore donostiarrak «eskultura abstraktu-figuratibista» bat oparitu zion atzo Orioko tripulazioari, Euskotren Liga bigarren urtez jarraian irabazi izanagatik. Sapely izeneko egur tropikalaz egindako tailuak hiru atal dauzka. Irudi nagusian, bost emakume ikusten dira, arraunak eta banderak altxatuz; bigarrenean, Euskotren saria erakusten da; eta azkenik, bi mirotz ikusten dira. «Ezohiko egoera honetan, non ezin da ospakizunik egin, omenezko zerbait eskaini nahi nien», esan du Mendizabalek. Ekitaldian, arraunlariak, Xanti Zabaleta entrenatzailea eta Iosu Esnaola presidentea izan ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad