Borrar
Iritzia

Zuena ere bada

Gaizka Lasa

San Sebastián

Sábado, 6 de septiembre 2025, 10:21

Comenta

Zorionak sailkatutakoei eta ohore biharkoa kanpotik jarraitu beharko duzuenei. Zuena ere bada festa. Zimendu sendorik gabe nekez eraiki daiteke halako monumenturik. Lehia garestitu eta ikuskizuna ... aberastu duzue azken hamar hilabeteotan. Kirol adoretsu hau elikatu duzue gure gozamenerako hamaika gau ilun tarteko. Animo sutsuenak sanpedrotar nahiz Hernaniarrei eta besarkada zintzoarekin batera goiari eusteko erregua zarauztarrei. Zuen herrikoa zen Basarri bertsolariaren ale honek zuentzat propio jarritakoa dirudi: «Estropadari aurpegi txarrik guk ez daukagu jartzerik/aurreko zarrak erakutsia ez da komeni galtzerik/ederragorik itxas-gaiñean bai ote dago sortzerik?/Agorrilleko arraun-jairikan guri ez dago kentzerik». Ezta pentsatu ere! Zuena ere bada.Bost gipuzkoar gizonetan eta zazpi emakumeetan. Oriok, Hondarrabiak eta Donostiarrak ordezkaritza bikoitza gainera. Hor lurraldearen tamaina, arraunarekiko herritarrok daukagun miresmenaren parekoa. Gure aurrekoek ereindakoaren fruitua. Basarrirekin jarraituz: «Aurreko arrantzale on aiek norgeiagokan asita/arraun neurketa utzi ziguten betirako itsatsita/nor alaitu ez oitura nola gordetzen dan ikusita?/zarrak joan ziran emendik baiña ondorengoak utzita».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuena ere bada