Borrar
Bost penaltiak

Ilunpetan borrokan

Gaizka Lasa

San Sebastián

Lunes, 5 de mayo 2025, 02:00

  1. 1

    Noiz berreskuratuko ote dugu argindarra?

Itzalaldi betean Imanol saiatu da sarea berrabiarazten erabaki mingarri eta guzti. Egutegiak ere hortxe jarri du Athletic pizgarri moduan. Baina matxura uste baino larriagoa da, nonbait. Ez argirik, ezta indarrik ere. Ilunpetan borrokan jarraitzea meritu handiena.

  1. 2

    Nork jokatu zuen ostegunean?

Realarena izan zen, bai, ekimena, eta horren ondorioz jipoituta zetorren aurkariak korrika ibili behar izan zuen. Nekean ez zen, ordea, igarri bataren eta bestearen artean alderik. Abiadura handia eskatzen zuen norgehiagokak eta elektrizitatea. Haatik, ikatzarekin elikatzen zen txuku-txuku motela igaro zen bart Anoetatik. Hala bukatu zuten jokalariek: kopeta ilun eta aurpegia beltz.

  1. 3

    Remirok Zubimendik baino baloi gehiago ukitzen baditu...

Atezainen artean hankekin trebeenetakoa izango da Cascantekoa, eta hori baliatzen du taldeak jokoa abiarazteko. Alabaina, hainbeste aldiz atzerako bidea hartzea ez da adierazle suspergarria. Erosoa bai. Segurua ere bai. Bizigarria ez behintzat.

  1. 4

    Jon Martin ospatu dezagun

Ez gaude oso aberats puntuz, ezta ere jokoz, baina harrobiz sano gabiltza eta aldarrikatu nahi dugu gogoz. Jon Martin ospatu beharrean gaude. Ez da egunero horrelako atzelari bat ateratzen Zubietatik. Indarra, sendotasuna, ausardia, kokapena, argitasuna... Puska baterako zentrala!

  1. 5

    Matematikak beti izan dira zailak

Eskola garaian ez ziren batera samurrak eta gerora are eta zorrotzagoak bilakatu dira eragiketak. Europako kontuak? Bi gehi bi, lau; baina, zenbat ziren hiru gehi hiru?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ilunpetan borrokan