Dena beltza atean
1
Omenaldi kaskarra. Beltzez janztearena detaile polita da baina atezainak euren onena ematen ikustea omenaldi ederragoa izango zen Iribarrentzat. Atzo jai izan zuten biek.
2
Gol bakarra hiru partidatan. Cornelláko norgehiagokaz geroztik ez dabil fin taldea aurrean. Buru-argitasunik gabe, aukera gutxi sortzen ditu eta horiek ezin aprobetxatu.
3
Zaldua, etxean. Gau arraroa izango zen atzokoa donostiarrarentzat. Etxean, betiko lagunekin palkoan, baina kanpokoaren jokaldiak txalotuz. Pena zelaian ez izatea.
4
Braisen ukitua. Begibistakoa da ez dela denboraldi hasierako bera, baina atzo bristada batzuk utzi zizkigun eta horietako batean gola egiteko zorian ere izan zen.
5
Itxuraldaketaren bila. Ez da Erromako erronkari heltzeko modurik onena hauxe, baina Europan euren bertsio onena ematen duten talde horietako bat izan behar du Realak. Mou-ri gailentzeko garaia da.