Las diez noticias clave de la jornada

Txertoa erosi

Bai horixe ·

Nola bilakatu dira negazionista sutsu zirenak txerto zale amorratu?

Joan dira sei hilabete azken txandatik eta berriz ere ilea moztea tokatzen da. Ez da erraza lan hori gustura, zuk eskatu bezala egingo dizun norbait aurkitzea eta ohiko ile apaindegirako bidean gogoratzen dut azken txandan jabearen eta haren laguntzaile nagusiaren jarduna txertoen kontra. Ez zutela akuritzat erabiliak izateko asmorik eta hor konpon agintarien esanetara makurtzen zirenekin, beraiek informazio zuzena zutela, adiskide sendagile baten bitartez.

Publicidad

Gazteak dira oraindik jabea eta haren laguntzailea eta, beraz, ez dira txertatuak egongo, Abu Dabin dagoen erregeari bisita egin ez badiote behintzat. Justu apaindegira sartzeko momentuan gogorarazten diot neure buruari ilea moztera natorrela, ez inorekin eztabaidan aritzera. Zaparrada negazionista hartan bezala, hobe isilik egon. Ikusi eta entzun.

Jende gutxi dago apaindegian, aldez aurretik ordua eskatu behar delako. Bizpahiru bezero eta beste hainbat langile. Burua garbitzeko unean, pantaila gardena tarteko, nire ondoan dagoen emakumeak esaten du, ilean lokatz moduko zerbait jartzen dioten bitartean, txertoaren bigarren dosia jasotzetik datorrela zuzenean eta bigarren txanda honetan guztia lehenengoan baino hobeto antolatua zegoela.

Abenduko negazionistak esaten dio suertea duela, berak luzaroan itxaron beharko duela oraindik, gauzak ez dituztelako behar bezala antolatu. Ondoren, jabeak esaten du bera eta bere emaztea New Yorkera joatekoak direla, han, aireportua zapaldu bezain laster, txertoa oparitzen dizutelako, dosi bakarrekoa eta debalde, pasaportean zigilua jartzearekin batera. Xehetasun handiz kontatzen du New Yorken gertatzen omen dena, esperientzia zuzena balu bezala. Eskuinean duen lehorgailua besora zuzentzen du, xiringarena eginez.

Nire asmoaren kontra esaten dut, ahots gora, hemen ere debalde dela txertoa. Ile apaintzaileak erantzuten du, hain zuzen, hori dela arazoa, hortxe dagoela politikoen akats nagusia. Bera eta bere emaztea, beste asko eta asko bezala, ordaintzeko prest leudekeela eta txertoak guztien eskura behar luketela, New Yorkerako joan-etorriaren prezioan bada ere. Debalde ordaindu ezin dutenentzat, gainerakoentzat, prezio onean edo garesti, baina eskuragarri.

Publicidad

Noski, gogoak eskatzen dit galdetzea nola demontre bilakatu den negazionista amorratua txerto zale sutsu, baina hasierako asmoari eusten diot. Esaten badiot ni ere txertatua nagoela, auskalo nola moztuko didan ilea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad