Las diez noticias clave de la jornada

Santa Ageda bezpera

Bai horixe ·

«Además de hacer el gamberro, ¿qué más saben ustedes hacer?»

Gure aita zenak kontatu zigun, joan den mendearen erdialdean, berrogeita hamarren hamarkadaren bukaeran edo hurrengoaren hasieran, bertan unibertsitaterik ez zegoelako Zaragozan ikasten ari zen mutil talde batek erabaki zuela Santa Ageda bezperan kantuan jardutea, jantzi aproposak, makila eta guzti. Prestatu zituzten kantak, eskuratu zuten nola hala jantziak, lortu zituzten makilak eta erabaki zuten nondik nora jardun kantuan.

Publicidad

Ibilbidearen pausaleku bat artzapezpikuaren egoitza izan omen zen. Bertan, jaun eta jabe, Casimiro Morcillo monsinorea (zuzena da datua, Wikipediaren esanetan). Joan ziren gazteak artzapezpikuarengana, kantatu zituzten koplak, erritmoa makilaz azpimarratuz eta bukaeran, monsinoreak honako hau esan omen zien: «Además de hacer el gamberro, ¿qué más saben ustedes hacer?».

Honaino aita zenak kontatutakoa. Hi-tzez hitz sinetsi nuen kontakizuna, batetik aitak esandako guztia sinesten nuelako eta bestetik monsinorearen jarrera ezaguna zitzaidalako, erabat egiantzekoa. Handik urte gutxitara aitak kontatutako hori lantokian kontatu nuenean, entzuten ari zen gizon gazte batek galdetu zidan nola nuen nik pasadizo haren berri. Gizona ingeniaria zen eta bazekizkien hitz batzuk euskaraz. Esan zidan egia zela kontatzen ari nintzena, bera artzapezpikuarengana joan ziren gazte horietako bat zela.

Joan den astean etxetik hurbil dagoen ikastetxeko patioan dozenaka haur ikusi nituen, makila eskuan, txapela buruan, zapitxo laukidun zuri-urdina lepoan, neskak eta mutilak, Santa Agedaren koplak kantatzen, akordeoi eta panderoaren laguntzaz. Morcillo monsinorea etorri zitzaidan gogora eta, berehala, kopla horiek abesteko orduan Zaragozako taldetxo haren eta haur multzo honen arteko desberdintasuna.

Joan den mendearen erdialdean bazterraren bazterrean zegoena erdigunera ekarria. Noski, askoren lanari esker. En-tzun ditut geroztik kopla horien bertsio berriak, haien artean Maialen Lujanbiok duela urte batzuk kantatutakoak eta aurten norbaitek mugikorrera bidali dizkidanak. Entzun eta ikusi dut 'Gaztea' irratiko lankideek aurten pandemian oinarrituta egindako egokitzapena.

Publicidad

Ondorioztatu dut, askok uste duenaren kontra, ez dugula alor guztietan atzera egin. Batetik, gaur hemen ingeniari izan nahi duenak ez du Zaragozara ikastera joan behar eta aldaketa hori ez da makala. Bestetik, aspalditik kantatzen dituzte koplak neskak eta mutilak, gizon eta emakumeak batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad