Borrar

Noski

Bai horixe ·

Berehala entzungo dituzu sarean erortzen, noski, era eta tamaina guztietako aleak. Zertan harro, hartan herren

Osteguna, 4 otsaila 2021, 07:10

Comenta

Ez da erraza agintari eta kargudun izatea. Ezer baino lehen –eta hau da baldintzarik zailena–, bere buruaren jabe izan behar du horrelako postu batean dagoenak. Gero, zertan ari den jakin, eta liderra izan, agintzen eta lana banatzen jakin, talde-lana bideratu... Eta, horiez gain, zenbait kasutan komunikabideen aurrean aurpegi eman eta hitz egiten jakin.

Aurreko baldintzak ez dira samurrak, baina azkeneko horrek hautagai asko izutzen ditu, nahiz eta bakarren batzuek jendaurrean hitz egiteko jaioak direla eman. Hala ere, gezurra esaten jakitea eta itxurak egiten jakitea, ño!, ez daude edozeinen eskutan. Bestek ohartu gabe egiteaz ari naiz, jakina.

Baina horiek ere ikasi egiten omen dira. Ba omen daude trikimailuak. Adibidez, 'obviamente' eta 'evidentemente' bezalako hitzak esan tarteka, aho betean, nahiz eta esaten dena batere begien bistakoa ez izan eta belaunak dardarka eduki. Entzuten argi ibili ezean, hondoraino sartuko dizute ziria.

Nabarmena da erdaraz mintzo diren politikarietan. Estutasunean ikusten dutenean beren burua, hortxe botako dute zorioneko '-mente' atzizkia duen hitz potolo horietakoren bat. Trikimailu guztiak bezala, hasieran balio dute; baina, behin trikimailua agerian gelditzen denean, akabo. Ahuleziaren salatari bihurtzen dira orduan.

Ariketa polita da. Eseri telebistaren aurrean eta arreta pixka bat jarri. Ez da besterik behar. Berehala entzungo dituzu sarean erortzen, noski, era eta tamaina guztietako aleak. Zertan harro, hartan herren. Luzexeagoa da esaera zahar hori gaztelaniaz: dime de qué presumes y te diré de qué careces. Gurera etorrita, motzago ikusten ditut agintariak eta kargudunak euskaraz. Tarteka, 'argi eta garbi' edo antzekoren bat botako dute, baina ez dira oso nabarmen ibiltzen.

Ez da errazagoa, ordea, hiritar soila izatea. Ezer baino lehen –eta hau da baldintzarik zailena–, zeure buruaren jabe izan behar duzu. Gero, zertan ari zaren jakin. Eta hitz egiterakoan, zuhur ibili; eta, ez dakizunean zer esan, poliki erabili 'noski' hitza –zorioneko '-ki' atzizkia–. Berdin balio dizu ziurtasuna adierazteko –jakina!, horixe!– edo zalantza adierazteko –beharbada, dirudienez–. Halaxe dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak.

Ez. Kontua ez da inor engainatzen ibiltzea, baizik eta solaskideei pentsa-tzeko eta hitz egiteko aukera ematea. Eta norbere burua babestea, noski.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Noski