Las diez noticias clave de la jornada

Mundua galbidera

BAI HORIXE ·

Kalean gabiltzanok pentsa dezakegu alferrikakoak direla ahalegin guztiak

Eta bat-batean lainoak ugaldu egiten dira eta badirudi zerua estaltzeko gauza izango direla berehalakoan, laster ez dugula urdinik ikusiko. Ez dakigu noiz hasi zen ekai-tza,ezta noiz bukatuko den ere. Begira-tzen duzu telebista, entzuten duzu irratia, irakurtzen duzu egunkaria eta notizia txarretan blai gelditzen zara, baikortasunik kementsuena ere argia eskaintzeko gauza ez dela.

Publicidad

Argindarraren prezioa etengabe doa gora, gasarena, gasolinarena eta jakiena bezalaxe, erosi nahi duguna ez da dendetara edo gure etxera heltzen, ez omen dago nahiko kamioi gidari, nahiko zamaketari, nahiko igeltsero, laster ez omen da nahiko gin edo whisky izango, eguberrietan oparituko diren jostailuak galduak daude itsasoan, autoek ez dute behar luketen osagairik lortzen, politikariek galdu dute adostasunerako bidea, batzuk karguak banatzen dituzten bitartean, Covida ez dago amore ematekotan eta iragartzen digute gripeak gogor joko duela negu honetan, klima aldaketak abiadura bizkortzen du, itsasoa lehorrera bultzatuz, botikarik arruntenak fabrikatzen dituztenek ez dituzte behar diren osagaiak lortzen, inflazioak hortzikatu egiten ditu soldatak eta aurrezkiak, aberatsak gero eta aberatsago bilakatzen diren bitartean, Erresuma Batuko supermerkatuetan argazkiak jartzen dituzte horniketa falta mozorrotzeko, aldameneko ospitalea ebakuntza gelarik gabe geldituko omen da urtetan, trenak Mendebalde urrunean baino zailtasun gehiago du alboko geltokira heltzeko ...

Zerrenda nahi adina luza daiteke, baina honezkero balizko irakurlea arnasestuko dabil, itotzeko zorian. Kalean gabiltzanok pentsa dezakegu mundua noraezean doala edo zuzenean galbidera, ez dagoela inor leman, edo leman daudenek ez diotela guztion onari erreparatzen, zerua estaltzen duten lainoak betiko direla, alferrikakoak norabidea zuzentzeko ahalegin guztiak.

Baina jakin badakigu etsipenetik ez datorrela konponbiderik, kosta ahala kosta itxaropena fabrikatzeko beharrean gaudela, nor bere moduan. «Zuk bultza gogor hortikan eta nik bultza hemendikan, ikusiko dek, nola nola laster eroriko den». Errazagoa da, ordea, zerbait botatzea zerbait eraiki-tzea baino.

Gainera, indarrean dauden ideiek ez dute elkarlanera bultzatzen, norberekoikeriara baizik. Salba dadila ahal duena. Gutxiegi gara pentsatzen dugunok konponbidea, egotekotan, elkarlanean dagoela eta behetik gora etorriko dela. Gutxi eta elkarren kontrako liskarrean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad