Las diez noticias clave de la jornada

Mertzenarioak

Bai horixe ·

Gaur, bestelako hitzak erabiltzen ditugu. Baina koxkak lehengo lekuan segitzen du: zerk duen lehentasuna

Ukrainako gerra hasi orduko azaldu dira mertzenarioak, diruaren truke edozein sarraski egiteko prest. Horixe omen dute ogibidea. Ogibide zaharra. Gerra non, han dira profesional horiek. Atzera eragiten du izenak berak ere.

Publicidad

Horregatik edo, dotoreago mintza-tzen dira futbolariak, taldez aldatzen direnean. «Soy profesional. Me debo a mi profesión» bota ohi dute, askorik zimurtu gabe kopeta. Futbolariak omen dira lehenik eta behin, eta ondoren halako taldekoak. Non da taldearen koloreekiko atxikimendua?

XIX. mendean ere bazen antzeko konturik. Antonio Zavalak jaso zion istorio polit bat Pello Errotaren alaba Mikelari. Eta ez du berritu zaharra Kepa Matxainek, 'Argia' astekarian.

Ezkontza-tratua egin dute bi nafar lehengusuk. Baina alargun zahar aberats bat sartu tartean eta neska pretenditu. Berehala jakin omen zuen mutilak. Joan da neskarengana eta ea egia al zen. Eta baietz neskak, malkoa zeriola: agure zahar harekin ezkontza zerratua zuela.

Orduan, Asteasura joan omen zen mutila, Pello Errotaren etxera: ea bertsoak jarriko al zizkion agure hari. Eta Pellok baietz, eta bertsoak moldatu, sekulakoak esanez zahar aberats haren aurka. Mikela alabak paperean jarri bertsoak, mutilak bost duro pagatu Pellori eta inprentara bertsoekin. Inprentan atera bertsoak eta han eta hemen zabaldu dira. Baita agurearen eskuetara iritsi ere. Eta agurea ere Pelloren etxera, haserre bizian: «Nik bertsorik merezi al nuen?».

Urrea balio du Pelloren erantzunak. Hala bota omen zion bat-batean agureari: «Nire enplegua horixe da eta horregatik jarri nituen». 'Enplegu' horretan dago koxka. ('Enpliua' esan omen zuen Pellok.) Gaur, bestelako hitzak erabiltzen ditugu. Baina koxkak lehengo lekuan segitzen du: diruak duen lehentasuna ala ez.

Publicidad

Amaiera polita du istorioak, agureak ez zuen hala usteko baina. Honek zer eskatuko Pellori eta: «Ba, orain nire alde jar itzazu bertsoak». Pellok agindu ez, eta mutilarekin hitz egitera joan. Eta mutilak beste bost duro eman, agurearen aldeko bertsorik ez jartzeagatik. Alegia, inoiz ez bezalako diru pila jaso zuela Pellok: erdia agurearen aurka egiteagatik, eta beste erdia alde ez egiteagatik. Hura ere bere ogibidearen alde, XXI. mendeko futbolarien aitzindari.

Barkatu horren arin idaztea, Ukrainako gerra dela eta. Baina batek ez daki zer egin, egoerak gainezka egiten dionean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad