Borrar

Eiztaria eta eper emea

Eiztarien jokabidea gero eta arrigarriagoa egiten zait. Aurrena, iltzeko tiroa tira. Eta zaurituta geratzen bada, sendatzen aalegindu. Ori ulertuko duenik!

Osteguna, 3 martxoa 2022, 18:29

Comenta

Kontuz eiztariekin. Iñoiz ez dakizu nundik aterako zaizkizun eta. Leengo batean ere, or topo egin det Anttonekin. Onek zer esango eta:

–Orain eraman egin bear zauritutako eper emea. Noraiño eta tiroz zauritu nuen lekuraiño.

Orain ere badiagu zerbait eiztari txar auekin, nik neure artean. Kosta zitzaidan antzematea zertan ari zan Antton.

Duela iru illabete, eper-garaian, joan dira Antton eta lagunak Errioxa aldera. Baita tiroka asi ere, eta eper eme bat zauritu, nunbait.

Anttonek ikusi zuenean: «Gaixoa emea dek. Gaiñera, ego-muturra autsita bakarrik». Eta Luna txakurrari: «Au etxera eraman eta sendatu egin bear diagu. Eta sendatutakoan, berriz ekarri».

Eta Luna txakurra pozik Anttoni entzuten, isatsari eragiñaz, dana ulertuko balio bezela.

–Baiña egitan ari al aiz, Antton, eper emearen kontu orrekin?

–Orixe baietz. Eper emea nola il eta jango diat, ba! Arra balitz, ez nian sendatuko. «A la cazuela». Baiña emea izanda, egoa sendatu eta bere terrenora eraman bear diat, eperkume asko ugaldu ditzan. Bestela, zer eiztatu bear diagu datorren urtean?

Kontzientziak, nunbait, kirik-kirik egiten Anttoni ere. Nik uste nuen eiztarien kapritxoa zala bakarrik eperretara joan «kasa krixtora» auto eta txakur.

Tiroa tiratzerakoan ez da jakiten arra ala emea dan. Gero ikusi bear.

–Eta orain zer daukazue, eperra eramateko aitzakian beste egun pasaren bat?

–Ikusiko diagu. Orain ez zegok eiztatzerik, urrengo urrira arte.

–Baiña eperra eraman bere lurretara eta segituan ez aiz itzuliko etxera zintzo-zintzo. Egun-pasaren bat gutxienez...

–Lasai motel, lasai. Emaztearekin nijoak, eper erregiña kaiola dotorean artuta. Ura Abalosko soroetan askatu, Bastidan xarmientuan erretako arkume-kostillak bazkaldu, purua erre, erreserbako ardo kaja pare bat autoan artu, eta etxera bertsotan egiñaz, emaztea alboan lotan dala. Orrela ospatzekoa diagu eper erregiña eramatea.

–Eta askatutakoan, zer esan bear diozue erregiñari?

–Urrengo eiz-denboraldirako, eper gazte pilla bat ugaltzeko. Eta leenbaileen asteko maiteñoaren billa, dotore-dotore lagatzen degula eta.

–Ai, Antton, Antton. I aldatuko auen ego-aizerik ez dit ekarriko iñoizko udazkenak. Orain, gaiñera, falta diagu Pello Zabala, gure eguraldi- gizona. Bestela esango zian: «Kontuz, eiztariok. Olako lekutatik joko dizuete aizeak. Burukoaz gain».

Pello Zabala, mutilzaar apala, beste arkaitz-tontorren batek jaso dezala.

Baiña jarraitu dezadan Anttonekin.

–Zer egin uen eper erregiñaren ego-muturra sendatzeko, jakin al baliteke.

–Ezta ezer ere. Pakean laga, geldi-geldi egon zedin.

–Antton, eiztarien jokabidea gero eta arrigarriago egiten zaidak. Aurrena iltzeko tiroa tira. Eta zaurituta geratzen bada, sendatzen aalegindu. Ori ulertuko duenik...

–Esan diat, ba, leenago. Emea zalako eta eper gazteak ugaltzeko. Genioena: arra balitz, «a la cazuela».

–Arrak danak kazuelarako badituzue, emeek zer egin bear ditek arrik gabe? Egi-egitan esaten diat: geroz eta gutxiago ulertzen dizuet. Errioxako maastietan mirarien bat ez badago beintzat, eper emeen arrautzak txitadun geratzeko. Auskalo zer gertatzen dan Errioxako maasti eder aietan.

–Maastiak ondo egotea danoi komeni zaiguk, Niko. Bai eiztarioi, bai bodegeroei, eta baita eperrei ere. Eperren benetako babesak maastiak dituk.

–Bai, bai. Zaindu ditzatela norbaitzuek maastiak. Bestela nola ekarriko dituk bi ardo kaja erreserbak, eper erregiña eramatera joanda? Ikusten nagok, Antton, eiza aitzaki, amaika egun eder botatakoak zeratela Errioxa aldean.

–I, baiña eiztari geienok udarako opor-garaian lana egiten diagu. Udazkenean eizera pixka bat bakarrik joateko. Asteburuetan, alegia.

–Eta galeperretara noiz?

–A, bai. Abuztuaren azken amabost egunak.

–Ala ere, galeperretan kontu aundiagoz ibili bearko dezue, ebakitzeko dauden gari-soro inguruetan.

–Bai, motel. Zenbat dakiten galeper arraio oiek! Zazt!, gari-tartera, eta gaiñera kantari asi arro-arro, poxpolin, poxpolin.

–Orduan, sufriarazteaz gain, adarra jo ere bai eiztariei?

–Ori dek. Ez zeukaagu gari-tartera sartzerik, ez txakurrik eta ez eiztaririk. Ezta eguzki-loreetara ere.

–Ori ere oso normala dek ba, motel.

–Bai, bai. Or ez zeukaagu kejarik. Ori onartzen diagu. Kanpoan altza eta ez bada botatzen, zuzenean gari-tartera ezkutatu. Ez dek artistarik ura berriz andik aterako duenik.

–Orduan, erderazko orazioak errezatzen eiztariak.

–Pixka bat sorgindutako galeperra naikoa dek eiztariari sufriarazteko. Jakin, ementxe zegok, eta ezer egiterik ez.

–Baita, gaiñera, txakurrarentzat ere txarra izango dek.

–Oso txarra. Gogoratzen dalako ezin duela egin bere lana.

–Oso txarra. Gogoratzen dalako ezin duela egin bere lana.

–Azeririk ateratzen al zaizue, naiz galeperretan, naiz eperretan zabiltzatela?

–Bakarren bat edo beste. Orduan, bai, txakurrek festa. Baiña ark ere bazekik nun ezkutatu bere burua.

–Beno ba, Antton. Ea eper gazteak ugaltzen zaizkizuen urrengo eiz- denboraldirako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eiztaria eta eper emea