Las diez noticias clave de la jornada

EHHE-200

Bai horixe ·

Egitasmo erraldoia hartu zuen Euskaltzaindiak bere gain 2009an, hiztegi hau egitea erabaki zuenean

Berri pozgarriak ere iristen zaizkigu euskararen eremutik. Horietako bat dut hizpide orain, hiru hitz lagun: erraldoia, ausarta eta zuhurra. EHHE-200 hiztegiaz ari naiz. Duela bi aste aurkeztu zuten Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Joseba Lakarra euskaltzain oso eta egitasmoaren zuzendariak.

Publicidad

'Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa' du izenburu hiztegiak. Horren laburdura da EHHE; eta 200, berriz, hiztegia osatzen duten familien kopurua. Berrehun familiatan bildu dituzte-eta bertako sarrera guztiak.

Lehendik ezaguna genuen hiztegia; 2019ko uztailean argitaratu zuen Euskaltzaindiak, mila orrialde baino gehiagoko liburuan. Orain, online jartzeko, egokitzapen-lan handia egin dute, ordenagailuaz hobeto baliatzeko aukera izan dezagun. Hala, duela bi urte ateratakoaren beste bertsio bat da oraingo hau.

Egitasmo erraldoia hartu zuen Euskaltzaindiak bere gain 2009an, hiztegi hau egitea erabaki zuenean. Eta lan erraldoia eginez iritsi dira honaino Joseba Lakarra eta honen lan-taldea, Julen Manterola (koordinatzailea) eta Iñaki Segurola lehenengo direla.

Bestalde, ausardia handiz jokatu dute denek ere, berrehun familiatan sailkatu dituztenean sarrerak. Horrela, nabarmen geratzen dira hitzen arteko loturak, eta errazago eskura dezakegu informazioa. Baina, aldi berean, nabarmenago gera daitezke zalantzazko zenbait kontu ere.

Publicidad

Adibidez, ez dakit ez ote dagoen puztu xamarra eta nahasia 'Hats' familia. Eta ez ote dituzten gauzak zertxobait behartu, esaterako, 'atso' hitzari buruz ari direla, nahiz eta galdera-ikurraz eta abarrez leundu. Hauxe dator, 'atso' sarreran: «Argudia liteke 'hats' dagoela hitzaren lehen partean [...] Esanahiz, 'hatsa duena' edo izan beharko litzateke, pertsona zaharrek maizago dutelako hatsa edo? Ez dugu, ordea, honen paralelorik aurkitu inon. Adineko emakumeak adierazteko espezializatuko zen».

Eskerrak zuhur ere jokatu duen Euskaltzaindiak, hiztegia sarean jarriz. Hala, errazago konpon ditzake irristadak. Izan ere, sarean aise kontsultatu ahal izango dugu. Baina, era berean, Euskaltzaindiak berak aukera izango du hiztegia etengabe eta askatasunez osatzeko eta zaharberritzeko, paperean ateratzeak ekarri ohi dituen gastuak eta endredoak saihestuz.

Publicidad

Horrela jokatzen ari da 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'rekin ere, eta eskueran dugu gero eta emaitza biribilagoa. Bejondeizuela! Bejondeigula!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad