Borrar

Oiartzun

Urteko azken txanparako aisialdi eskaintza zabala

E. V.

OIARTZUN.

Asteazkena, 3 abendua 2025, 20:27

Comenta

Bete-bete dator abenduko aisialdi agenda. Euskararen astea azaroan hasi bazen ere, Euskararen Eguna abenduaren 4an izanik ekimenek jarraipena izango dute. Xabier Lete prosa eta poesia sariak banatuko dira, gauean 'Gaua' filma ikusteko aukera izango da eta abenduaren 5ean, euskararen asteari amaiera emateko Oskarbi taldearen kontzertua izango da entzungai.

Musikak ere ezin zuen hutsik egin egitarauan eta besteak beste, Ibargain musika eskolako Gabonetako ekitaldia edota Lartaun Abesbatzaren kontzertua izango dira eskainiko dute.

Urteroko zitak aipatzen hasita, batetik abenduaren 5ean San Nikolas eguna izanik etxeko txikienak herriko auzotik kantari aterako dira. Abenduaren 24an ere kaleak kantuz alaitzera aterako dira oiartzuarrak, eta Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu abenduaren 24an, eguerdiko 12:30ean, elkarrekin abestu eta neguari ongi etorri egitera. Arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo da, 17:30ean Doneztebe Plazan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urteko azken txanparako aisialdi eskaintza zabala