Borrar
Oiartzun

Pirinioetako Bideak hainbat gailur argiztatuko ditu

Egun osorako egitaraua prestatu du Gure Eskuk

EGIAR

Larunbata, 2 uztaila 2022, 00:08

Comenta

Gaur ospatuko da Pirinioetako Bidearen eguna, Gure Esku erabakitzeko eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen defentsa sustatzeko dinamikak eta Kataluniako hainbat eragilek elkarlanean antolatutako mendi argiztapen handia. Oiartzunen kasuan, Bianditz, Errenga eta Aiako Harriko tontorrak argiztatuko dituzte.

Egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira: 12:00etan kalejira izango da Beheko plazako biribilgunetik, Oiartzungo dantza taldearen eta Kataluniako Drac eta Bastonerren eskutik. 17:00etatik 19:00etara, berriz, animazioa egongo da Altzibarren.

19:00etan autobusak Olaldeko biribilgunetik Bianditzeko lepora igoko dira eta 21:00etarako Bianditz eta Errengako gailurretan egotea espero dute. 22:00ak aldera tontorrak argiztatuko dituzte eta gaueko 23:00etan itzuliko dira autobusak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pirinioetako Bideak hainbat gailur argiztatuko ditu