Euri zaparradak ez du galarazi Munuandiko erromeria
GOIZARIN
Miércoles, 18 de mayo 2022, 00:02
Urtero legez, pasa den igandean San Isidro eguna ospatu zen Oiartzunen Munuaundiko kaskoan. Gehien bat Iturriotz eta Ugaldetxoko auzotarrak bertaratu ziren Jokin Mitxelena apaizarekin batera arrosarioa errezatzera. Baina, hasi bezain agudo euro zaparradak ez zuen barkatu.
Publicidad
Edonola ere, euri jasak ez zuen eten errezoa, baina bukatu bezain azkar hustu egin zen mendi kaskoa. Gertuko baserrietako lagunek itxoin zuten atertu bitarte eta ondoren egin zuten toka txapelketa eta propio prestatutako mokadu gozoak eta sagardo freskoa probatu zituzten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión