Borrar
Maila handiko taldeak jo eta su ari dira egunotan. EGIAR
Oiartzun

Aurrera doa Aitor Txiki txapelketa

Guztira 16 aretoko futbol taldek eman dute izena aurtengo edizioan

EGIAR

Larunbata, 9 uztaila 2022, 00:05

Comenta

Bi urteko hutsunearen ostean, aurten itzuli da Oiartzungo Sarek antolatutako Aitor Txiki areto futbol txapelketa eta, oraingoz, arrakastatsua izaten ari da. Haurtzaro Ikastolako futbol kantxan jokatzen dira norgehiagokak, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etan lehenengoa, 20:00etan bigarrena. Ikustera ere jende andana gerturatu da oraingoz. Freskagarriak salgai ere jarri dituzte.

Aurtengo ekitaldian orotara 16 taldek eman dute izena. Bi multzotan banatuta, talde bakoitzak multzoko guztien aurka egin beharko du. Uztailaren 26an amaituko da hasierako fasea, eta aste horretan bertan, ekainaren 28an 29an, izango dira final laurdenak. Aurrefinalak, aldiz, abuztuaren 1ean izango dira. Final handia, azkenik, Xanistebanetako azken egunean jokatuko da, abuztuaren 6an. Talde irabazleak garaikurra eta Intxixu jatetxean otordua irabaziko du. Bigarrenak, berriz, garaikurra eramango du etxera, eta baita Kabitxo tabernan otordua ere bai. Horrez gain, hirugarren eta laugarren geratzen direnek garaikurra eta arkumea lortuko dute.

Hona hemen aurtengo edizioan izena eman duten taldeen zerrenda: Txoko 97, Denak Itxea, Vodka Juniors, K.O.B., Mateo ta 4 geyo, Green Team, Zelai Txiki, Mystikal, Peloton Delta, Hollywood 7, Estrella Floja, Amazkar, Txetxo, Bajotarrak, Celta de Bingo eta AC Berua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrera doa Aitor Txiki txapelketa

Oiartzun: Aurrera doa Aitor Txiki txapelketa