Oiartzun
Mugikortasunean adituak eta erakunde publikoetako ordezkariak, Gipuzkoa Nodal jardunaldietanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Mugikortasunean adituak eta erakunde publikoetako ordezkariak, Gipuzkoa Nodal jardunaldietanE. V.
Oiartzun.
Miércoles, 12 de marzo 2025, 19:54
Etorkizuneko mugikortasunaz gogoeta egin eta garraio publikoa erdigunean izango duen eredua lantzen hasteko Gipuzkoa Nodal jardunaldiak egin zituzten Landetxen. Udalak, RAZ estudioak eta EHUko Caviar ikerketa taldea antolatu zituzten saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Erakunde ezberdinetako ordezkariak eta nazioarteko hainbat aditu elkartu ziren, garraio publiko eraginkorra sustatzeko bideak jorratzeko. Oiartzungo, Gipuzkoako eta Baiona-Donostia hiriguneen arteko garraio publiko sarearen loturak antolatzeko proposamen berriak lantzeko saioak izan ziren.
Joana Mendiburu alkateak ireki zituen jardunaldiak. Oiartzunen-tzat «mugikortasun jasangarriagoa» nahi dutela azaldu zuen, eta horretarako onartu duela berriki Udalak mugikortasun plana. «8 auzoko udalerria, industria eta merkataritza gune handiz inguratua, joan-etorri askoko herria da eta, esan genezake, Arragua dela joan-etorri gehien metatzen den auzoa. Bertako bizilagun batekin elkarrizketa labur bat abiatu orduko azaleratuko da gaur egun auzoa zeharkatzen duten ibilgailuek sortzen duten ezinegona».
Arraguako joan etorriek «kez-ka» sortzen dutela adierazi zuen, «baina aldi berean kezka eta kexa izan daiteke aukera ere. Gisa honetako jardunaldiak izan daitezela abiapuntua etorkizuna pentsatzeko, garraio publikoa diseinatzeko eta Arragua auzo bizigarriago bat izateko».
Horretarako erakunde publikoen arteko elkarlana «ezinbestekoa» dela azpimarratu zuen. «Erakunde publikoen ardura da garraio publikoak eskaintzen dituen aukera guztiak behar bezala kudeatzea. Horretarako, erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa findu behar ditugu eta gure mugimenduak gidatuko dituen norabidea guztion artean zehaztu».
Garraiobide ezberdinak uztar-tzea eta sareak sortzea, garraio publikoa gehiago erabiltzeko zerbitzuek izan behar dituzten ezaugarriak, antolaketa hobetzeko erabilgarri izan daitezken tresna digitalak, Gipuzkoako nodoak identifikatu eta konektatzea eta beste hainbat gai jorratu zituzten jardunaldian elkartu ziren laurogeitik gora ordezkari, aditu eta teknikari eta herritarrek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.