Borrar
Herriko plaza jendez gainezka egongo da aurten ere inauteriak direla eta. UDALA
Intxixu, basandre eta sorginen bisita izango da otsailaren 21etik 23ra

Oiartzun

Intxixu, basandre eta sorginen bisita izango da otsailaren 21etik 23ra

Ihoteak prestatzeko zakuak josteko tailerra eta dantza entseguak antolatu dituzte

A. Mariezkurrena

Oiartzun.

Jueves, 30 de enero 2025

Intxixu, basandreak eta sorginekin elkartzeko unea gertu dela nabari da dagoeneko. Zakuz eta larruz egindako arropa basatiarekin jaitsiko dira beste behin intxixuak eta Basandreak.

Laster hasiko dira oiartzuarrak euren balkoiak eta auzoak kolorez apaintzen izan ere, sumatzen da inauteri groa herrian. Ihoteak prestatzeko hainbat ekintza ere antolatu dituzte otsailean: zakuak josteko tailerra (hilaren 8an 16:30ean Abaraxka udal ludotekan), dantza entseguak (hilaren 7an eta 14an, 16:45-17:45 Elizalde Eskolako aterpean).

Otsailaren 21ean jaitsiko dira Kataxulotik, eta hiru egunez herri osoan barrena festan eta bihurrikerietan ibilita, 23an egingo dute kobazulora buelta. Laster hasiko dira oiartzuarrak euren balkoiak eta auzoak kolorez apaintzen. Otsailaren 21ean lehen inauteri eguna izango da eta iragarri dutenez, arratsaldeko 18:00etan Doneztebe plazan Haurtzaro Ikastola eta Ihote Taldearen eskutik txokolatada egongo da. Gero, 18:30ean, herriko ikastetxeak eta Ihote taldeak antolaturik, dantzak izango dira. Azeri dantza eta Sorgin dantza izango da iluntzeko 19:00etan Doneztebe plazan. Ondoren, intxixu, dasandre eta Sorginek plaza hartuko dute. Otsailaren 22ko kuestazioa prestatzen. Egun horretan puske eskean ibili eta gero bazkaria egingo da auzo bakoitzean eta gero, auzoetan ibilitako koadrilak plazan elkartuko dira. Ondoren, musika eta festa giroa Kataxuloko txosna inguruan,

Otsailaren 23an, karroxa eta kalejira izango dira goizeko 11:00etatik aurrera Elizalde auzoan. Muxikoak 12:00etatik aurrera Donezte plazan izango dira, Ihote dantza gidatuak eta txorizo pintxoak banatuko direlarik bertan. Agurtzeko inauteriak, 19:00etatik aurrera, ntxixu, Basandre eta Sorginei agurra egingo da.

Kontxa Murgiari omenaldia

Urteko astebururik berezienaz gain, beste dozenaka deialdi ere egongo dira otsailean. Kontxa Murgia omenduko dute. Larunbatean eguerdiko 12:00etan Manuel Lekuona bibliotekan egingo zaio omenaldi nagusi Fato Cultural Daniel Castelao eta Udalaren eskutik. Daniel Castelao Galiziako abertzaletasunaren bultzatzaile izan zenaren ama oroitu eta Euskal Herria eta Galizia modu berezian lotuko dituzte.

Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia, txangoak, mendi bueltak, aurresku txapelketa, kontzertuak, antzerkiak eta beste hainbat ekintza gehitu dituzte otsaileko aisialdirako proposamenen zerrendan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Intxixu, basandre eta sorginen bisita izango da otsailaren 21etik 23ra