Borrar
Zortzi bertsolari oholtza gainean, Madalensoron. GOIZARIN

Bertso saio aparta Madalensoro pilotalekuan, Etxeraten eskutik

GOIZARIN

OIARTZUNA.

Asteartea, 5 urtarrila 2021, 00:35

Comenta

Covid-19ak eragindako pandemiak ez zuen oztopatu Etxeratek Oiartzunen antolatzen duen urte hasierako bertso saioa. Madalensoro pilotalekuan hartu beharreko prebentzio neurri guztiak kontuan hartuta burutu zen 30. edizioa. Arratsaldeko 17:10ean hasi zen eta entzuleen gozamenerako, goi mailako zortzi bertsolari igo ziren oholtza gainera, hala nola: Sustrai Colina, Miren Amuriza, Julio Soto, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Joanes Illaregi.

Amaia Agirre billabonatarrak ongi prestatuta eraman zuen gai-sorta eta saioak iraun zuen bi ordu eskasean umorea eta errebindikazioa tartekatu zituen. Agurra kantatu ondoren, Joanes Larretxearen larruan jarri zituen Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak. Xabier Lete poeta eta abeslari oiartzuarraren heriotzaren 10. urteurrena izan dela-eta, haren abestien bertsoekin osatu behar izan zituzten euren bertsoak zortzi bertsolariek, pandemia kontuan hartuta, gero. Miren Amurizak, berriz, duela 30 urte –bera jaio zen urtean- Herrera de La Manchako kartzelaren aurrean Negu Gorriak buruturiko kontzertua izan zuen hizpide.

Andoni Egañak, entzuleak barre-algaraka jarri zituen Urte Zahar gauean bakarrik dagoen aitonaren paperan. Azken agurrean, Colinak eta Egañak iaz zendu zen Juanito Mitxelena bertsolari oiartzuarra izan zuten gogoan.

Oiartzungo Etxeratek antolaketa bikaina egin zuen beste behin ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso saio aparta Madalensoro pilotalekuan, Etxeraten eskutik

Bertso saio aparta Madalensoro pilotalekuan, Etxeraten eskutik