Borrar
Agustin Lekuona, Joana Mendiburu eta Garazi Urdampilleta.

Oiartzun

Auzo batzarrak egingo ditu Udalak datorren astean

Legealdiaren lehen erdian egindakoaren balorazioa herritarrekin partekatu eta aurrera begirako erronkak azalduko ditu

E. V.

oiartzun.

Osteguna, 2 urria 2025

Comenta

Auzoz auzo bilerak egingo dituzte aurten ere EH Bilduko udal zinegotziek Joana Mendiburu alkatea barne. Legegintzaldiaren erdibidera iritsita, eta orain arte egindakoaren balorazioa egiteaz gain, aurrera begirako «erronkak» aurkeztuko dituzte.

Proiektuak herritarrekin partekatu eta auzotarren ekarpenekin aberasteko baliatu nahi ditu saioak Udalak. Hala jakinarazi du Udal Gobernuko taldeak prentsa ohar baten bidez.

Urriaren 6an hasi eta 9an bukatuko dira batzarrak. Aurkezpena egin eta ekarpenak jasotzeko, saioek ordu eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusi dute. Berandu bukatu ez daitezen, aurten ere bilerak 18:00etan izango dira.

Egutegia eta lekuak

«Arraguan eta Altzibarren itzulpengintza zerbitzua egongo da (euskaratik gaztelerara) eta Ugaldetxon, lehen aldiz, zeinu hizkuntza zerbitzua eskainiko da», adierazi dute zinegotziek.

Hona hemen egutegia eta lekuak: urriak 6, Elizalde, Areto Nagusian, eta Iturriotz, auzo lokalean; urriak 7, Arragua, elizan (frontoi ondoan), eta Gurutze, elkartean; urriak 8: Ergoien, elkartean, eta Ugaldetxo, auzo lokalean; eta urriak 9, Karrika, elkartean, eta Altzibar, auzo lokalean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzo batzarrak egingo ditu Udalak datorren astean

Auzo batzarrak egingo ditu Udalak datorren astean