Oiartzun
Ander Garaiar Pikabea Europako txapeldunari harrera egin dio UdalakOiartzuarrak urrezko domina lortu zuen abuztuan Tampereko (Finlandia) estadioan jokatutako Europako Txapelketan
2025. urtean izan dituen lorpen guztiengatik zorion-tzeko Ander Garaiar Pikabea atleta oiartzuarrari harrera egin zioten larunbatean udal ordezkariek. Oiartzuarrak urrezko domina lortu zuen abuztuan Tampereko (Finlandia) estadioan jokatutako 20 urtez azpikoen Europako txapelketan, 100 metroko proban. Aurretik, Espainiako txapelketako 100 eta 200 metroko probetan ere marka guztiak hautsi zituen.
Edorta Fernandez, Oihana Irastorza eta Nora Velez del Burgo hautetsiek Garaiarren lorpenak goraipatu eta oiartzuar denen izenean zoriondu zuten. Omenalditxoan Haurtzaro Atletismo Taldeko lagunak ere ondoan izan zituen medailadunak.
«Itzela da»
«Zor bat kitatuko dugu gaur. Marka bikainak egin zenituen maiatzean, eta ordutik lortzen ari zarena itzela da»«Zure esfortzu eta sakrifizioak egundoko meritu du, bereziki atletismoa bezalako bakarkako kirol batean»
Udalaren izenean Edorta Fernandez Kirol zinegotziak hartu zuen hitza. «Aspaldiko zor bat kitatuko dugu gaur, udaberrian hasitakoa. Marka bikainak egin zenituen maiatzean, eta ordutik lortzen ari zarena itzela da», adierazi zuen Fernandezek. «Udaletik ikaragarri balora-tzen dugu egiten ari zaren bidea. Zure esfortzu, konpromiso eta sakrifizioak egundoko meritu du, bereziki atletismoa bezalako bakarkako kirol batean», gaineratu zuen ekitaldia Kirol zinegotziak.
Horregatik, herri osoaren izenean eskerrak eman zizkion Garaiarri. «Orain arte lortutakoak ate asko ireki dizkizu. Gozatu bideaz eta ziur gaude aurrerantzean ere gaurkoa bezalako askoz harrera gehiago egingo dizkizugula!».