Borrar

Oiartzun

2025erako hainbat hitzarmen eta proiektu landuko dituzte urteko lehen udalbatzarrean

El Diario Vasco

OIARTZUN.

Astelehena, 27 urtarrila 2025, 20:11

Comenta

Asteazkenean egingo dute urteko udal osoko lehen bilkura, 18:00etan, udaletxean. Hitzarmenak, ekarpen ekonomikoak eta urteko aurreikuspenak izango dira nagusi. Besteak beste, Urmendi udal hau-eskolari eta Soinueneari egingo zien ekarpena adostuko dute. Legealdi planean jasotako hainbat proiektu estrategiko ere landuko dituzte: herritarren arreta zerbitzu integral berriaren funtzionamendua zehaztuko duen ordenantza eta obra txikiak burutzeko prozedura errazteko araubidea.

15 puntuko gai-zerrenda izango dute, horien artean, etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren ondorio ekonomikoak zabaldu eta hasierako indarraldiari amaiera emateko hitzarmena; Udala eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmenaren araberako 2025eko dirulaguntza ordaintzea mantenu-gastuetarako; Udala eta Soinuenea Fundazioaren arteko hitzarmena onartzea: 2025eko dirulaguntza ordaintzea eta 2024ko azken ordainketa egitea; Oiartzungo HAPOren 3. aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion Ordenantza aldatzea; 2025. urterako Oiartzungo udal ikastola Partzuergoko ekarpen ekonomikoa; eta Oiartzungo Udaleko herritarrentzako arreta zerbitzu integrala arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2025erako hainbat hitzarmen eta proiektu landuko dituzte urteko lehen udalbatzarrean