
Oiartzun
2025eko tasetan hobariak eskatu daitezke, otsailaren 28a bitarteSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
2025eko tasetan hobariak eskatu daitezke, otsailaren 28a bitarte2025ean oiartzuarrek ordainduko dituzten zerga eta tasen egutegia etxez etxe banatzen dabil Udala, tributu ezberdinen kitapena zein epetan egin behar den jakiteko. Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen %50a finantzatzen da herritarrek ordaintzen dituzten zerga eta petxekin. Hala jakinarazi dute udal arduradunek prentsa ohar baten bidez.
Azken urteetan fiskalitate justuagoa lortzeko hartutako neurriak proposamen berriekin indartu ditu aurten Udalak, egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herritarrak laguntzeko. Besteak beste, diru-sarrera gutxi duten familiek ez dute hondakinen eta ur eta estolderiaren tasa ordaindu beharko.
Lau baldintza bete behar dituzte salbuetsita egoteko: Oiartzunen erroldatuta egotea; zehaztutako diru-sarrera kopurua (bizikidetza unitateko pertsona kopuruaren eta Langile Arteko Gutxieneko Soldataren arabera jarri dituzte mugak) eta ondare maila ez gainditzea; bigarren etxebizitzarik ez izatea eta Oiartzungo Udalarekin zorrik ez izatea edo ordainketa plana onartuta eta egunean edukitzea.
Udalaren enkarguz egindako ikerketak erakusten duenez, Oiartzunen 3.975 familia daude (kide bakarreko familiak barne) eta horietatik 100 familia daude bereziki egoera zaurgarrian. 50 etxetan adingabe bat edo gehiago bizi da eta 13.500 eurotik beherako errenta dute, eta beste 50 etxetan bi adingabe edo gehiago dituzte eta 13.501- 26.000 euro arteko errenta.
Egoera zein den ikusita, Joana Mendiburu Oiartzungo alkatearen hitzetan, «udal gobernuaren nahia da Oiartzun herri justua eta kohesionatua izatea eta, horretarako, ezinbestekoa da egoera zaurgarrienei erreparatzea, eta hobarien bitartez ahal dugun laguntza guztiak eskaintzea». Olaia Lasa Ongizate zinegotziaren hitzetan bestalde, «udalak aspalditik aplikatzen ditu hobari sistemak eta horri esker, azken urteetan 94 familia egon dira uraren eta hondakinen tasetatik salbuetsita».
Urtarrilaren 2an zabaldu zuten hobari hau eskatzeko epea eta otsailaren 28ra bitarte egongo da irekita. Eskaerak udaleko arreta bulegoan edo egoitza elektronikoaren bitartez egin daitezke.
Informazio guztia eta diru-sarrera eta ondare mugak Udalaren webguneko iragarki taulan kontsultatu daitezke hurrengo esteka honetan: https://www.oiartzun.eus/ eu/Diru_laguntzak/Deialdi_irekiak/20250124/2025ko_hondakinen_eta_ura_eta_estolderiaren_tasen_ordainketan_hobari_eta_salbuespen_eskaerak.
Lehen hilabete honetan 65 salbuespen eskaera jaso dira dagoeneko. 94 bizikidetza unitatek jaso zuten iaz hobaria. Aurten ere baldintzak betetzen badituzte eskaera berriz aurkeztu behar dutela gogorarazi du Oiartzungo Udalak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.