2021ean jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu da Arizmendieneako lorategian
Guztira 55 haurrek parte hartu dute ongietorrian, Inoizko atsolorrarik parte-hartzaileena
GOIZARIN
Martes, 24 de mayo 2022, 00:07
Udalak eta familiek 2021ean jaiotako haurren atsolorra ospatu zuten igande goizean, herrira ongietorria emanez Arizmendienean, giro ederrean. Iaz Oiartzunen jaio ziren 72 haurretatik 55k parte hartu zuten, haien guraso eta senideekin batera.
Publicidad
Iosune Cousillas Kultura zinegotziak oiartzuar hauek «komunitatean hezteko» konpromisoa berretsi zuen, «euskara eta euskal kultura» oinarri izanda. Modu sinbolikoan, konpromiso hori sinatu zuten bildutako denek.
Zinegotziaren hitzen ondoren, Izaro eta Lohizune Telletxea ahizpen eskutik, Uxue Alberdiren 'Besarkada' abestiarekin jarraitu zuen ekitaldiak. Ander Lizarralde gurasoak atsolorrerako propio sortutako bertsoak abestu zituen, David Muñoz gurasoak gitarraz lagunduta. Izan ere, udalak eta 2021ean jaiotako haurren gurasoek elkarrekin antolatzen dute atsolorra. «Bakoitzak duena eta dakiena eskaintzen du. Esate baterako, Eñaut Leundak txistu doinuz alaitu du sarrera, Joana Aurrekoetxea eta Jurgi Aldalurrek, berriz, txalaparta jo dute Oiartzungo herriak entzun dezan gure herrikide berriak heldu direla», jakinarazi du Iosune Cousillasek.
Aiton-amonak, berriz festan
Musikak hartu zuen protagonismo berriro eta Telletxea ahizpek AMAK taldearen 'Atsolorra' kanta abestu zuten. Gero iritsi zen beste une hunkigarria: jaioberrien argazkiekin zuhaitza osatu zuten etxekoek, panelean, baita etxetik ekarritako marrazkien horma ere. Bide batez, haur bakoitzari oroigarri gisa zapia jarri zioten udal agintariek. Dantzarako beta ere hartu zuten, atsolorrean ongietorria eman zieten haurren senideak ere parte har-tzen aritu ziren, 'Txulalai' dan-tzatuz.
Aurtengo atsolorra etxetik ekarritako hamaiketako ederrarekin eta tertuliarako tartearekin bukatu zen. Covid-19arengatik, azken bi urteetan guraso eta senideek bakarrik hartu dute parte atsolorran. Aurten, egoerak berriz aiton-amonak gonbidatzeko aukera eman du, eta ez dira gutxi izan hurbildu diren izeba-osaba eta lehengusuak ere. Arizmendieneako lorategia bete-betea zegoen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión