Borrar
Ekain Orobengoa Arbelaitz

Ekain Orobengoa, Donosti Cup txapelketako jokalari onena

Realean jokatuko du datorren denboraldian

GOIZARIN

Jueves, 14 de julio 2016, 00:08

Ekain Orobengoa Arbelaitz Oiartzungo gaztea bikain ibili da bukatu berri den futboleko denboraldian. Kiribilaren kiribila bukatu berri den Donosti Cup txapelketan jarri du, izan ere jokalari onenaren garaikurra eraman du etxera.

Baina has gaitezen denboraldiaren hasieratik. Kostkas taldeko jokalari oiartzuarra Gipuzkoako txapelduna izan da aurten bere taldekideekin batera eta Euskadiko txapeldunorde. Egindako lana goraipatzeko, Orobengoari Kostkas-eko jokalari onenaren saria eman zioten bere taldekideek.

Realera

Era berean, Realak deituta, Aste Santuan Lemoako txapelketan irabazle izan zen. Bestalde, Euskadiko selekzioarekin Murtzian izandako txapelketan ere parte hartu zuen oiartzuarrak. Ekainean jokatu zen Mariñoko txapelketan ere lehen saria eraman zuen.

Orobengoak datorren denboraldian Realarekin jokatuko du. Bere urratsak gertutik jarraituko ditugu, bai horixe!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekain Orobengoa, Donosti Cup txapelketako jokalari onena

Ekain Orobengoa, Donosti Cup txapelketako jokalari onena