Borrar
Legorburu, erdian, beste sarituekin batera. I. CASTAÑO
Errenteria

Legorbururen bertsoak, berriro ere Mungian sarituak

Bigarren saria atera du errenteriarrak San Antotxu paper lehiaketan, lagun baten suizidioa gaitzat hartuta

Iker Castaño

ERRENTERIA.

Asteartea, 17 urtarrila 2023, 23:11

Comenta

Iñigo Legorburu errenteriarrak berriro ere saritua atera da lehiaketa batetik. Ez da nekatzen, ahaleginak bere saria du. Iaz, data hauen inguruan, Mungiako San Antotxu bertso-papel lehiaketan (Taket Bertso-eskolak bertako udalarekin elkarlanean antolatzen du) txapeldun bihurtzen bazen, aurten ere podiuma zapaltzea lortu du, kasu honetan bigarren postua lortuta.

'(H)ilbetez' izenburupean, lagun baten suizidioa izan du hizpide 10 bertsoz osaturiko bertso-sorta horretan, Igor Elortzaren 'Gure lurrean hedatua da' doinuan kantatuak izateko onduak. Aldi berean, bertsolari durangarra Manu Chaoren 'El desaparecido' kantuan oinarritu zen doinua ateratzeko orduan, eta 2001.urteko Txapelketa Nagusian plazaratu zuen doinua estrainekoz Elortzak. Orotara, 14 sorta aurkeztu dira lehiaketara helduen mailan.

Lehenengo saria Urko Egaña azpeitiarrak lortu zuen 'Alde bakarreko begiradaz' lanarekin eta hirugarren, Mikel Arrillaga eibartarrak lortu zuen 'Amodio istorio bat' sortarekin. Legorbururen esanetan, gaia lagun bat suizidatu ondoren otu zitzaion: «Harremana galdu xamarra bagenuen ere, batzuei 'lagun bat suizidatu da' eta besteei 'lagun bat suizidatu zait' esaten nien». Horrek egilearen barruan kontraesanak eta arrakalak sortzen zituenez, halako gai delikatu bati buruz idazteko garaia zela okurritu zitzaion «beti ere, inor epaitu gabe eta inori leziorik emateko asmorik gabe; nire barruko galderak papereratu nahian».

140 saritik hurbil

Errenteriarrak 2009. urtetik beti aurkeztu izan du lanen bat Mungiako lehiaketara hutsik egin gabe, eta tartean lau aldiz irabazi izan du Mungiako lehiaketa, beste hainbat bigarren eta hirugarren posturekin batera. Sari gisa, 200 euro eta oroigarria eraman zituen etxera Osiñagakoak.

2022. urtearen bukaeran, aldiz, garaile izan zen Afro kontakizun txapelketan, Gazteizko migratzaileei laguntza ematen dien erakundeak antolatutako txapelketan. Aurtengo gaia, 'Mugak' izan da, beti izanez zerikusia emigrazioarekin.

'Auzokideak' izenburupean, pandemia eta gero berriro ere bizilagunengandik aldentzen ari garela hartu du gaitzat. Legorburu, lehenengoz, irabazle bihurtu zen, bigarren saria Madrilera joan zen eta hirugarrena, Sevillara. Euskarazko eta gaztelaniazko kontakizunek kategoria berean lehiatzen ziren.

Hainbat urtetan bigarren eta hirugarren egin ostean, aurten irabazi du lehenengo aldiz. Horrek esan nahi du 140 saritik hurbil dagoela Legorburuk. Palmaresak hazten jarraitzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legorbururen bertsoak, berriro ere Mungian sarituak

Errenteria : Legorbururen bertsoak,  berriro ere Mungian sarituak