Borrar

Errenteria

Gaurkoa ez ezik 19an izango da saguzarrak ezagutzeko aukera

M. S.

Errenteria.

Osteguna, 4 iraila 2025, 20:16

Comenta

Listorretako abenturen barruan, saguzarrak ezagutzeko aukera berri bat izango da irailaren 19an, ostiralarekin. Lehen saioa gaur egingo da eta plaza guztiak beteta daude. Jarduera Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 19:30ean.

Aiako Harria inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Lander Olasagasti adituak ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak.... Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Urtero legez, Aiako Harria natura-parkean, Errenterian dagoen Listorretako aisiagunea ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera berezi antolatu ditu Errenteriako Udalarekin elkarlanean Gipuzkoako Parketxe Sareak.

Elkargune puntua Listorretako aisalekua izango da. Sei euroko prezioa izango du ekintza (lau 12 urtetik berakoentzat). Gainera, antolakuntzatik aitortzen duten bezela, «ezinbestekoa izango da erreserba egitea, plazak mugatuak dira eta». Horretarako 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakiak irekita daude.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaurkoa ez ezik 19an izango da saguzarrak ezagutzeko aukera