Las diez noticias clave de la jornada
Aurtengoan ezingo da kalera atera Gau Beltza ospatzera. ARIZMENDI

Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa Gau Beltzaren harira

Orereta Ikastolak Gau Beltza egitasmoa egoera berrira egokitu du pandemia dela eta

AYAR SALAZAR

ERRENTERIA.

Viernes, 30 de octubre 2020, 00:25

Iaz, Orereta Ikastolak, beste hainbat eragilek lagunduta, Gau Beltza antolatu zuen lehenengoz. Herritik eta herriarentzat sortutako festa. Arrakasta handia izan zuen eta gogotsu geratu ziren hasi berri zen bide horri jarraipen bat emateko. Zoritxarrez, aurten, pandemiak sortu duen egoera dela eta, ezingo da herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako iazkoa bezalako Gau Beltzeko festarik egin. Hala ere, ez Ikastolak ezta beste eragileek ere, ez dute eten nahi pasa den urtean hasitako Kalabazaren Bidea eta garran- tzitsua iruditzen zaienez Gau Beltza hauspotzen jarraitzea, festa hau ospatzeko gonbita egin nahi diete herrikide guztiei.

Publicidad

Horiek horrela, Gau Beltza eta Euskararen Eguna aitzakia hartuta, beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu dute. Herriko DBHko ikasleek eta 16 urtetik gorako beste edozein herritarrek ere parte hartu ahal izango dute ekimenean. Abenduaren 3ra arteko epea dago lanak aurkezteko eta irabazleen izenak abenduaren 18an jakinaraziko dira. Ikastolako webguneko Gau Beltza atalean, https://sites.google.com/oreretaikastola.net/gau-beltza-2020/inicio, daude egitasmoaren gaineko xehetasunak eta lanak aurkeztu ahal izateko oinarriak.

Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartzeko eta bakoitzak bere kabuz etxean Gau Beltza ospatzeko gonbita egin die ikastolak herritarrei, oraingoan ezin izango baitira kalabaza pastelak partekatu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad