Borrar

Joxemiel Maiz (II)

Abebe Bikila, Mamo Wolde eta etiopiar aiek ni baiño geiago ituan ondo bizian.Baiña ondo flojoan izorratzen nizkian

Osteguna, 8 urria 2020, 08:45

Comenta

Gaur zortzi, erdizka laga genuen Joxemiel Maiz korrikalariari egindako elkarrizketa. Arrazoi aundi batengatik, laga ere. Labeko oillaskoak erreak zirala eta «maaira, lagunok».

Beraz, goazen bigarren erdiarekin.

Joxemielek zioenez, soldadutzara joan zanean asi zuen korrikarako karrera, dozena bat urtean iraun zuena.

–Nola arraio izan uan ori?

–Ni ez ninduan aalegindu ezer azaltzen. Baiña kuarteleko gimnasietan eta karreretan ez nian iñoren beldurrik. Eta an ere, ondoen dabillenari egiten ziotean ondoen.

–Eta ik giarrak larre motzean zimelduak eduki! Eta aiarra izan! Eta Donostian morroi egona! Azpeitiarrena: or zegok, ba, koxkie!

–Baiña bai saiatu ere ni, ez parranda eta ez krixto. Bai bait nekien zerbaitetan egokiak ziranak alukeria askotatik libratzen zirala kuartelean. Andik aurrera, nere betebear nagusia uraxe uan: korrikarako entrenatzea.

–A zer txoilloa, i. Aiarra izan eta Donostian porruak eta arrautzak saltzen egona. Or zegok ba koxkie!, berriro ere.

–Bai, baiña entrenamendu latzak, Nikolas. Militarrek antolatzen zuten Espainiako txapelketan ere bigarren egin nian, eta soldadutza naiko ona jarri zidatean. Pozik ainbestean.

–Eta lizentziatutakoan, Zarautzera, Aranoatarretara, egur-tailla mekanikoa egiten zuten lekura, oker ez banago, Joxemiel.

–Alaxe dek, bai. Beraiek deituta, gaiñera. Adolfo Aranoa nagusia Zarauzko Club Deportivo-ko presidentea uan orduan. Eta ez nian bake aundirik izan andik aurrera. Bazian korrika-jaialdiak antolatu bearra. Baiña neri asko lagundu zidana, Zarautzen, Emilio Olazabal ferreteria zaarrekoa uan. Entrenadoreak jarri eta abar. Baiña neronek ere laguntzen nioan ferreteriako lanetan. Mutilzaarra uan, eta norbaiti lagundu bear, ba, ark ere.

–Eta 1967an, Lasarteko nazioarteko krosean bigarren. Konta eidak, pixka bat, biraoak errezatuz egin uen lasterketa ura.

–Bai. Bota nizkian galantak. Leenengo kilometroan, zapatilla galdu. Suerte malapartatua. Koskan saltatzean, atzetik zetorrenak anka-orpoa arrapatu, eta an geratu zapatilla, lokatzetan sartuta. Mamo Woldek irabazi zidaan. Ona uan. Bai korrika, eta gizonez ere puxka bat bai.

–Besarkatu egingo induen...

–Leenengo sarian zegoen erloju urrezkoa neuri oparitu zidaan, merezi nuela esanez. Berdiñak beste bi bazituela eta.

–Joiño! Gizalege jatorra! Azkar ikusi zian, ik zapatilla galdu ezean, euretzat izango zala erlojua.

–Etxeko erlojurik onena ura zeukaagu.

–Eta 1968an, aurrena, Lasarten berriro. Orduan ez ziaten zapatilla arrapatu atzetik. Galduaz ikasi ik ere aurreko urtean...

–Ala dek, bai. Askotan, irabazita baiño geiago ikasten diagu galduta.

–Gure inguruetan, arridura aundia jarri uen, Joxemiel. Lasarteko krosera nazioarteko korrikalari onenak etortzen ituan, eta aiar batek ia bi aldiz irabazi. Nola zitekeen ere!

–Bazegok ulertzeko era bat. Lasarteko zelaiak makalak, lokaztu errazak dituk. Eta ori uan nere terrenoa. Baiña gauetik goizera amateurretan korritu bearra gogorra uan. An mailla aundia zegoan. Goizeko bostetan entrenatzera. Amar ordu lan egin eta berriz entrenamendua. Gogorra, gogorra.

–Bai, ba. Larre motzekoa i ere, ni bezelaxe. Lana egin bear.

–Abebe Bikila, Mamo Wolde eta etiopiar aiek ni baiño geiago ituan ondo bizian. Baiña ondo flojoan izorratzen nizkian.

–Ez didak aitortzen eta neronek esan bearko diat: Lasarteko bi krosen ondoren, Zarauzko erriak Seat 'seiscientos'-a oparitu zian.

–Ala dek, bai. Orduantxe artu nian mutil-itxura puxka bat. Zarauzko Alfa fabrikara sartu ninduan lanera. Gogoratuko aiz, Nikolas: Máquinas de coser Alfa. Guk egiten genizkian.

–Gogoratu bakarrik? Etxean bagenian traste bat.

–Furgoneta zaar batekin bakarrik bialtzen nitxiaten Madrillera eta. Alde ederra uan zaldia eta karroan merkatura joatea, leengo astean esan bezela...

–Zintzoegia ikusten aut, Joxemiel. Zintzoegia. Emendik kanpora ere makiña bat karrera korritu bearko zenituzten, ba?

–Bai, orixe. Mariano Haro izaten nian laguna askotan. Artu egazkiña eta noiznai Jainkoaren etxeraiño, esku-maleta txikiarekin. Bein pasa genizkian beldur galantak egazkiñean, motor bat aberiatu zitzaiola eta. Orduan ere Mariano Harorekin ninduan. Ez nauk gogoratzen nun. Baiña jendea zuritu zala bai.

–Haro ez uan asko zurituko.

–Lur artu genuenean, beste konturik ez uan entzuten: «Yo nunca más» eta «yo nunca más». Baita nik ere. Nere ilusioa uan Txikito de Arruizen marka egitea plazan. Baiña amateurrok ez genian baimenik plazarako. Profesional-maillakoa izan bear zian.

–Bazekiat, ordea, marka egin zenutela isilka joanda. Euritan, gaiñera.

–Ori ere jakin al uen? Asma-punttu bat sentitzen nian ordurako. Eta agur amateurra. Laga egin nian.

–Eta orduan, Iruntxiberri aiarrak desafiatu induan, Tolosan jokatzeko, amar kilometrotara.

–Baita jokatu ere, gu bi aiarrok, bi leengusuok. Baiña asmarekin ez nian asmatu.

–Ezta nik ere, ire alde eun duro jokatuta.

Eskerrak, bai, leengo asteko oillaskoei.

Ondo izan, lagun zaar.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joxemiel Maiz (II)