Secciones
Servicios
Destacamos
Egunkari honetan bertan ikusi nituen 85eko elurtearen argazkiak. Bederatzi urte nituen artean, eta ondo gogoan ditut egun haiek. Eskolara joan gabe egon ginen egun batzuetan, autobusak ezin zirelako batera eta bestera ibili. Eskiatzaileak ikusten zenituen espaloietatik, zero azpiko tenperatura siberiarrak, hiriburua elurrez bernizatua. Auzoko muino batetik botatzen ginen txanpero baten edo plastikozko zabor-poltsa baten gainean. Muino horrek muino izateari utzi zion. Orain etxebizitzaz eta tabernaz beteta dago. Heraklitoren aforismoetan ikasi nuen dena isurian doala, dena aldatzen dela. Elurte handia baino bizpahiru urte lehenago ireki zuten Hontza liburu-denda Okendo kalean, Pio Baroja jaio zen ataritik oso gertu. Lagun itxi zuten aurrena (beste zenbait aurretik). Hontza itxiko omen dute hurrena. Hiria ez da lehengoa, liburu goseak behera egin du, edo liburuak eskuratzeko moduak dira aldatzen joan direnak. Nolanahi ere, nekez dira errentagarriak liburu-denda txikiak gaur egun, nahiz eta birikak bezalakoak izan. Haien atzetik hasten dira erortzen argitaletxeak eta bestelako eragileak, itota.
Manuel Rivasen 'Terranovaren azken eguna' eleberriak liburu-denda baten erresistentzia ia agonikoa du ardatz. Gainera datorkigun hotzaren iragarle ere bada eleberria. Ez du hiltzeko eguraldirik egingo, baina hezurrak elurtuko dizkigu barrutik. Eroriko den hurrengo zuhaitzaren zain geratuko gara. Etorriko ez dela dirudien hurrengo elurtearen zain, loezinak jota.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.