

Secciones
Servicios
Destacamos
Euskararen aurkako sententzietan hizkuntzari erasoa antzeman du Gipuzkoako gehiengoak. Hala ondorioztatu daiteke atzoko Batzar Nagusietako osoko bilkurako eztabaida eta bozketaren ondoren. Lanpostu publikoen euskara eskakizunen aurkako sententziak izan ziren hizpide eta herritarren ordezkaritza duten taldeek euren iritzia plazaratu zuten. EH Bilduk aurkeztutako ebazpenak babes zabala jaso zuen: 38 aldeko (EH Bildu eta EAJ) eta 10 aurkako (PSE eta PP). Podemosek abstentziora jo zuen testua «nahasia» zelakoan.
Bozketaren emaitza bera baino esanguratsuagoak izan ziren batzuen eta besteen argudioak. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak euskararen biziberritzerako politika publikoak berme guztiekin garatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. «Euskararen erabilerarako sarbideak segurtasun juridikorik gabe geratzen ari dira eta baieztapen hau ez da hutsala, izan ere sententzia guztiek elementu komun bat dute: gaztelaniaren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza eskubideen gainetik».
Iriarteren ustetan, hizkuntza politika une honetan epaileek hartu dute bere eskumen gisa «eta egon behar du beti egon den tokian, hau da, herritarrek aukeratutako legebiltzarretan eta haien ondorioz sortutako gobernuetan, ez epaitegietan».
Euskal Sozialistak eta talde popularra saiatu ziren auzia hizkuntza eremutik aldendu eta lan eskubideen esparruan murgiltzen. «Ez dago euskararen aurkako kausarik. Hizkuntza eskubideak bai, lan eskubideak ere bai», argitu zuen Rosa Maiza sozialistak. «Ezin dugu gerra egiten jarraitu denona den hizkuntzarekin. Euskara elkartzen gaituen zerbait izan behar da eta ez lana izatea eragozten diguna». Ildo beretik jo zuen Mikel Lezama popularrak tonu bortitzagoarekin: «Euskararen normalizazioa erasotzen ari dela esatea biktimismo politiko hutsa da». Legeak tokian tokiko bete beharreko indizea ezartzen duela azaldu zuen eta «baremoak aldatzea zuen eta gure esku dagoela» gogorarazi zien taldeei. Indarrean dauden arauak gaindituz gero pertsona asko lan merkatutik kanpo uzteko arriskua ere aipatu zuen.
Eusko Abertzaleak taldeak (EAJ) ez zuen eztabaidan parte hartu baina posizioa argi eta garbi utzi nahi izan zuen boto azalpenean. Saioa Bandres batzarkidea zorrotz mintzatu zen. «Jazarpena egon badago eta lau mende dirau. Segurtasun juridikoa behar beharrezkoa dugu. Dena egin behar dugu hiztunen eskubideak babesteko. Nola bermatu zerbitzua eskaini behar duenak euskaraz ez badaki? Nola bermatu hautaketa prozesuetan hizkuntza eskakizunik gabe? Oldarraldia larria da». Juan Mari Torrealdairen 'El libro negro del euskera' ekarri zuen gogora hizkuntza gutxitu honek 1613 ezkero erasoak jasan dituela nabarmentzeko.
Nolanahi ere, onartutako ebazpenak dio Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egiten jarraituko dutela Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu juridikoek jarritako helegite guztietan, eta eskatzen dutela Aldundiak bide horretan lanean jarrai dezala.
Bestalde, testuak kezka bat ere azaleratzen du, hain zuzen ere, euskara lan-eskubideekin, talentua erakartzearekin eta kohesio sozialarekin kontrajartzeko egiten diren etengabeko adierazpenak eta erabiltzen diren argudioak direla eta. Areago, «euskararen garapena kohesio sozialerako, bizikidetzarako eta justizia sozialerako atea izan dela aldarrikatzen du ganbera honek».
Bide batez, Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote «bultzatu eta lan egin dezala hizkuntza-eskakizunen sistemari eta, ondorioz, administrazioan euskararen garapenari segurtasun juridikoa emateko beharrezko lege-aldaketen eta hizkuntza-politikan jauzi bat emateko behar diren tresna juridiko berrien garapenaren alde».
EAJ eta PSE alderdiek gidatzen duten Aldundiak, beraz, mezu argia jaso zuen atzokoan: atzerapausoei aurre egiteko neurriak hartzeko, normalizazio-politikak garatzen segitzeko eta euskarak etorkizunera begira dituen erronkei erantzuteko. Adostasuna ez da erabatekoa, baina gehiengoak euskararen oldarraldia antzeman eta salatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.