Borrar

EuskarAbenturan izena emateko epea, zabalik

59. Durangoko Azokan izango dira. Ikasle Goizan espedizioari buruzko informazioa zabaltzen; Gazte Eztandan lehiaketarekin Ladndako alboko karpan

J. A.

Asteazkena, 4 abendua 2024, 12:53

Comenta

2008 eta 2009 urteetan jaiotako Euskal Herriko zein diasporako gazte euskaldunei dei egin die EuskarAbentura Espedizioak 2025eko ekimenean paret-hartzeko. Antolakuntzatik aurreratu dutenez Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Zuberoa eta diasporako gazteak badira 2010 urtean jaiotakoek ere aukera izango dute. Orotara 127 gazte izango dira. Informazio guztia www.euskarabentura.eus helbidean da ikusgai.

Hartarako, martxoaren 5a baino lehen minutu bateko aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bidali beharko dute elkarteak proposatutako gai eta formatu bat aukeratuz: Aurten, hautagaitza bidali nahi duten gazteek banakako proiektua sortzeko hiru gai dituzte aukeran:

Beldurrak, Zeintzuk ziren lehengo beldur ohikoenak? Zeintzuk gaur egungoak? Desberdintasunik ba al dago?; Gizartea: Indibidualista ala kolektibista?, Zuen ustetan talde zein komunitatean antolatzen gara kolektiboaren interesei, beharrei eta eskubideei erantzuteko? Ala gainerako eta taldeen gainetik norbanakoa lehenesten dugula uste duzue?; eta Klima aldaketa, zeintzuk dira klima aldaketa ahalbidetzen duten ekintzak? Uste duzue jabetzen garela egoeraren larritasunaz?

Era berean, lanak sei formatu posibletan aurkeztu ahal izango dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta sormen digitalekoak.Espedizio taldeko kideak hautatzeko kontuan izango dira, alde batetik, egin duten proiektuaren balorazioa, baina baita gazteen jatorria, generoa eta aurkezpen bideoan adierazitako motibazioa ere. Apirilaren 22an jakinaraziko da nor hautatu den eta uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria zeharkatuko dute, «oinez eta euskaraz».

Durangoko Azokarekin elkarlanean

Azkeneko urteetan bezala, EuskarAbentura 59. Durangoko Azokan izango da. Batetik, Ikasle Goizaren bueltan, azokaren kanpoaldean jarriko duten karpatxoan 2025eko edizioari buruzko informazio guztia eskainiko dute.

Bestetik, abenduaren 6an Gazte Eztandaren baitan 15-25 urte bitarteko gazteentzat bideratutako Egin eztanda! lehiaketa prestatu dute Hirukoteka, Durangoko Azoka eta euskal kulturari buruz zenbat dakiten agerian utziko dute froga eta galdera dibertigarrien bitartez! Egun bereko 12:00etatik aurrera izena eman ahalko da azoka ondoko karpan eta 14:00etan hasiera emango zaio lehiaketari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EuskarAbenturan izena emateko epea, zabalik

EuskarAbenturan izena emateko epea, zabalik