Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Dena da boterea

Asteartea, 19 martxoa 2024, 15:12

Comenta

«Dena da politika», gaineratu du nire adiskideak, aldez aurretik azaldutako gogoeta borobiltze aldera. «Dena, dena…?», zalantza egin dut nik. Bera, ordea, lehen baino irmoago eta letra larriz: «Dena. Salbuespenik gabe». Giza abere politikoak gara, bai, onartu diot, baina gehiegizkoa deritzodala tesi horri. Ez duzu ardo gorri bat edo kafe bat politikagatik hartzen. Ez zara itsasaldi zakar batekin edo zeru oskarbi batekin hunkitzen politikagatik. Ez dituzu itsasoan luze batzuk egiten boterean pentsatuz. Alegia, politikaz haragoko ekintzak eta erabakiak ere badaudela.

Adiskideak, ezetz. Edaria menpeko batek, langile batek zerbitzatzen digula. Eta zerua edo itsasoari dagokionez, ez daudela gizakien araudietatik kanpo. Eta arau horiek politikatik datozela. «Eta poesia irakurtzea? Olerkietan ere dena da politika?», galdetu diot zirikatzaile. Adiskideak, baietz. Errimarekin edo gabe, kontzienteki edo inkontzienteki. Gainera, sortzaileak beti dabiltzala politika kontuetan nahasten. Hunkidura estetikoaz hasi naiz, baina adiskideak berehala moztu dit bidea, «Zer hunkidura eta zer estetiko. Botere adierazpen baten sendotzea esan nahiko duzu, ezta?». Adierazpen hendekasilabikoa, akaso. Materialismo lirikoa eta hori guztia.

Arduratuta itzuli naiz etxera, eta horretaz idatzi nahi izan dut. Orain, zalantza piztu zait idatzitakoari buruz: esku artean duzun hau artikulu huts bat ala adierazpen politiko bat ote den? Edo are okerrago, zuzenbidea ikasi nuenez, ez ote den doktrina juridikotzat hartuko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena da boterea