Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Curriculuma eta marmokak

Asteartea, 29 uztaila 2025, 15:10

Comenta

Ikasketa garaiekin egin nuen amets bart gauean. Zuzenbide fakultatean nengoen oraindik, baina oraingo itxura fisikoarekin. Idazkariarekin hitz egin nahi nuen, eta burua makurtzen nuen harengana, lepoa putzu baten iluntasunera luzatuko banu bezala. Leihatilaren beste aldean betaurreko erraldoi batzuk ikusi nituen, adin ertaineko emakume baten begi gaztaina kolorekoen atzean parapetatuta. Hitzik trukatu gabe, sorbaldak goratu zituen, zer nahi nuen galdetuz bezala. Bat-batean, ez nekien zerk eraman ninduen hara, folio zuriaren parekoa zen nire adimena, buztina bezain biguna eta barreiagarria.

Nire atzekoari keinu egitera zihoanean, orduantxe etorri zitzaidan gogora. «Nire tituluaren bila etorri naiz». «Alferrik ari zara», erantzun zidan, «kazetariak zu baino lehenago etorri dira». «Baina hau ez al da zuzenbide fakultatea?», galdetu nion zalantza artean, ezker-eskuin nuen inguruneari begira. «Bai horixe». «Eta zertarako behar dute kazetariek nire titulua?». «Ziur zaude spoilerra egitea nahi duzula? Hurrengoa!».

Biharamunean bi ertzain etorri ziren nire bila, curriculuma faltsutzeagatik ni atxilotzera. Ganbarara igo, eta titulua gordetzen dudan kartoizko-biribilkia erakutsi nien, baina togadun karabela portuges bat barrutik atera, eta zizta egin zidan. Badakizue, klima aldaketa, bioboterea eta hori guztia. Orduantxe esnatu naiz amesgaizto moduko horretatik. Hurrena zer gertatu den kontatuko nizueke, baina idazkariak spoilerrik ez didanez egin, ni ez naiz gutxiago izango zuekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Curriculuma eta marmokak