Las diez noticias clave de la jornada
The Planet App

Bilbo - New York arteko 1.280 hegaldiren isurpenen baliokidea murriztu duen proiektua

UPV/EHUren 'The Planet App' ekimenak aldaketa klimatikoa arintzeko moduei buruz kontzientziatzea du helburu

DV

Sábado, 24 de febrero 2024, 19:40

Hainbat motatako erronken bidez aldaketa klimatikoa arintzeko moduei buruz kontzientziatzea du helburu Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) martxan jarritako 'The Planet App' proiektuak. Orain arte 3.200 ikaslek eman dute izena, eta pertsona batek turista klasean Bilbo eta New York artean 1.280 hegaldi eginda sortzen dituen isurpenen baliokidea murriztea lortu du proiektuak, hau da, 1.118 tona CO2.

Publicidad

Nola funtzionatzen du? Jolas bat balitz bezala eta formatu arin batekin, erabiltzaileak haren bizi ohiturekin lotutako berotegi efektuko gasen isurpenak ezagutzen ditu, kategoriaren arabera sailkatuta. Adibidez, igogailuaren ordez eskailerak erabiliz gero, urtean 62,3 kg CO2 aurrezten dira; gailuak stand by egoeran utzi ezean, urtean 23 kg CO2 aurrezten dira; eta haragi gorri gutxiago janda, urtean 384,7 kg CO2 aurrezten dira.

Parte hartzaileek, batez beste, 35.000 erronka baino gehiago osatu dituzte astean. Honako ekintzak izan dira gehien egin dituztenak: igogailuaren ordez eskailerak erabiltzea; hondakinak murriztea eta ongi bereiztea; janaria prestatzean eltzeak, kazolak eta zartaginak tapatzea; edo tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzea.

«2019an, UPV/EHUk larrialdi klimatikoa aitortu zuen beste unibertsitate batzuekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. Une horretatik aurrera, sistema klimatikoan dugun inpaktua murrizteko neurriak indartu genituen. Gure ikastegi eta eraikinetan ekintzak jarri genituen martxan, baina beste pauso bat eman eta unibertsitateko kide guztiak inplikatu nahi izan genituen murrizketa honetan: campusean ikasten edo lan egiten duten bitartean duten inpaktuaz gain, haien ohitura pertsonalen inpaktua ere murriztu nahi genuen. Prestakuntza eta sentsibilizazio proiektu honek ikasleengan eragin biderkatzailea izan lezakeela uste dugu. Ikasleak dira etorkizuneko belaunaldia, eta haiengana iristeko gertu sentitzen duten baliabide bat erabiltzea erabaki genuen: mugikorreko aplikazio bat», azaldu du Guillermo Quindós Andrések, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad