Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Plaza de Gipuzkoa

Bafleak igerian

Asteartea, 30 iraila 2025, 14:20

Comenta

'Sirat' pelikulako baflea begira daukat oraindik, basamortuan zut, totem baten antzera, ziplo lehertutako gorpu kiskalien ondoan. Norarik gabeko irudi indartsu horien artetik altxatzen da baflea, bozgorailua gordetzen duen kutxa akustikoa baino zerbait gehiago bezala, Kubricken monolitoari egindako omenaldi gisa. Isiltasunaren eta zurrunbiloaren artean mugitzen den bidaia planteatzen digu filmak, barne eta kanpo ahotsak batzen dituen paisaia biziduna lagun. Oliver Laxeren pelikulak 2001ean Atzerriko Pelikula Onenaren Oscar saria jaso zuen Denis Tanovicen 'No Man's Land'-era eraman nau. Pertsonen kontrako minak, gerraren zentzugabekeria… Zenbat aldiz gogorarazi behar ote diogu geure buruari gerraren absurdoa, zenbat basakeria irudi gehiago ikusi behar ditugu esku-balazta sakatzeko.

Zinemaldiaren bestondo betean, basamortuko giro lehorrak Legorretako seme Joxe Ramon Soroizengana eraman nau, guztiok pozez gainezka jarri gaituen sarira. Jose Lontxo, Joxean Arizkorreta lehendakaria, Martin, Txato… Eta orain Vicente, bere benetako kutxa akustikoa bafle batean ezkutatzen duen adinduna. 'Maspalomas' du izenburua haren pelikulak, eta euskarazko itzulpenarekin jolasean, hobe geundeke xisteratik halako gehiago aterako balira. Uso gehiago eta pertsonen aurkako mina gutxiago.

Bart gauean, ametsetan, bafle bat ikusi nuen herrenka itsasoan, soinudun itsasargi gisa hurbiltzen. Herdoilduta egon arren, dardarka ari zen oraindik, gu baino askoz zaharragoak diren izaki akuatikoen ahots motelduak erreproduzitzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bafleak igerian