Secciones
Servicios
Destacamos
Javi Poves futbolari ohiari irakurrita: «Ura nola kurbatzen den erakusten didaten arte, Lurra laua da». Eta ez da bakarra. Gero eta gehiago zabaltzen ari da lur lauaren pandemia, eta ez dakit txertorik egongo den horretarako. Futbol mundutik datorrenez, deigarria ere bada bere buruari ez galdetzea zergatik ez den lautzen baloia atzelari batek urruntzen duenean, edo zergatik ez den Big Bang baten eran lehertzen atezain batek ukabilez jotzen duenean. Nolanahi ere, are deigarriagoa da futbol mundutik datorren norbaiti halako oihartzun eta sinesgarritasun zientifikoa aitortzea. Gure garaien erakusgarri ere bada. Edozeinek daki denaz. Ez legoke gaizki Aranzadik edo zientzia-elkarteren batek espedizio bat antolatuko balu lurraren muturreraino, ikusteko jendea oinak airean dabilen, eta buruarekin zoruan ildaskak egiten. Edo jakiteko non eman zuen kurba Elkanok.
Garai bateko mapa batzuetan herensugeak eta munstroak agertzen ziren ustezko lur laua amaitzen zen ertzetan. Mito edo sinbolo gisa. Izan ere, ordukoek ere bazekiten lurra ez zela laua. Jada Antzinako Grezian baztertua zuten hipotesi hori. Eta hori ez zituztela gaur egungo baliabideak. K.a. VI. mendean Anaximandro Samoskoak Lurraren biribiltasuna iradoki zuen, eta K.a. III. mendean Eratostenesek Lurreko meridianoaren luzera 39.700 km-tan kalkulatu zuen. Egoera ikusita, ematen du denborarekin lautzen doana gure adimena eta memoria dela. Entzefalograma kontua izango da, pantailari atxikiegia egoteagatik, nonbait. Gerturatu... eta lau.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.