Borrar
Urgente Cortada la GI-627 en Leintz-Gatzaga por un desprendimiento

Broncanoren programaren ohiko galderetako bat da: zenbat diru duzu? Aurreko batean, Amaral musika taldeko kideak izan ziren bertan. Donostian jaiotako Juan Aguirrek zintzo erantzun zion galderari: «gastatu dezakedana baino gehiago». Haien ondotik Kílian Jornet korrikalaria izan zen programan, eta beste hainbeste esan zuen, «behar dudana baino gehiago». Aitortu zuen, halaber, bere diru-sarrera gehienak ingurumen-proiektuetan berrinbertitu dituela. «Nire alabei eman diezaiekedan herentziarik onena dela uste dut, planeta hobeago batean bizi daitezen». Gustatu zitzaidan Jorneten jarrera. Aberatsek beren diruaren zati bat komunitatearen mesedetan banatzen zuten garaia ekarri zidan gogora. Orduan inor ez zen eskandalizatzen (edo inork ez zuen auzitan jarduten) aparteko mozkinak komunitatearen eta guztion onerako berrinbertitzeagatik.

Alexander Paynek zuzendutako 'The Descendants' filmean (gaztelaniaz, 'Los descendientes') dirudun baten larruan ari den George Clooneyk diruari buruzko esaldi gogoangarri bat botatzen du une jakin batean: «Eman zure seme-alabei zerbait egiteko adina diru, baina ez ezer ez egiteko adina». Berekoikeria eta zekenkeria, ordea, maila pentsaezinetara iritsi dira. Eta imajinatzen hasiz gero, ziur etorkizun ilunagoa aterako zaigula.

Aberats batzuek betiereko bizitza lortzeko inbertitzen ari diren dirutza ikusita, pentsatzen hasita nago ez dabiltzala birbiloben birbiloben alde edo hurkoari edo zientziari laguntzeagatik, horrenbeste diru gastatzeko bizitza asko beharko dituztelako baizik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Diru kontuak