AIAKO OMENALDIA

Nikolas Zendoia
NIKOLAS ZENDOIA

Pasa berri ditugu San Donato jaiak, gure Aia zaarrean. Duela zortzi egun. Urtero bezela, leen maillako bertsolariekin bertso-saio bikaiña izan zan, bertako probalekuan. Baiña tableroz estalia zegoen arri-kaltzada. Alde ederra sillak jar-tzeko berdintasunean!

Ura jendetza! Aiarrak bertsolaria maite dutenak dira. Bestela, orrenbeste jende ezin zitekeen bildu.

Aurten, ordea, aipatu dedan bertso-saioaren aurretik, beste kunpliketa polit bat ere izan da: erritar bat aintzat artzea, alegia. Aitona Joxe Mari Lertxundi bertsolariari omenalditxo lagunkoia, errikoia, eskeiñi zitzaion, bertso-saioaren aurretik.

Bere inguruan ibiltzen geranak ondo dakigu zenbat ateraldi edo zenbat esaldi xelebre duen Joxe Mari adiskideak.

Omenaldi xume aren berri eman nai izan ziotenean, ala esan omen zieten:

- Neri omena? Ez daukazue nori egin aundirik!

Bere larogeita sei urterekin umore-punttu ori mantentzen du Joxe Marik. Or ikusten da ez zuela omenik eskatzen. Baiña onelako omen-eskeintzak ez dira egiten bat bertsolaria izan dalako bakarrik. Oparitu zaion makilla ez da izan makillaren bearrean zegoelako ere. Makillarik gabe tipi-tapa dabil Joxe Mari. Oparitutako txapela, berriz, ondo merezia.

Baiña erri-bertsolaria bai bear da, omenalditxo bat jasotzeko, edo irabazia izateko. Guzti orrez gain bada, ordea, omena eskeintzeko zenbait arrazoibide egiña duena.

Onetaz, bearbada, jende asko ez da oartuko. Eta orrek naigabetxo bat sortzen dit neri.

Joxe Mari Lertxundi betidanik izan da Aiako bertsolaria. Gazte-gaztetatik. Eta orrek ondoren bat sortu du: Aian, bertsolari-familia sorrarazi zuen gu pixka bat gaztexeagoen artean. Jaietan tabernan pixka bat bertso-modukoekin ari-tzen giñenen artean, alegia.

Txantxa giroak ere tabernan sortzen dira azkarrena, eta normala gazteen artean:

- Menga, i. Jaiero entrenatu bear diagu, neska-laguntzeari eta txorakeriei lagata. Ea Aiako bertsolaria austen degun egunen batean.

Gure gaztetan, Urdanetako tabernako kontuak orrela ziran, lagunok. Baiña orduan tabernetan istorio asko asten zan.

Begira ondorengo urteetan zer-nolako afizioa sortu zan Aian bertsotarako. Nork eraman du guzti orren argi-zuzia piztuta, aurrean? Joxe Mari adiskideak. Nork jarri gintuen bertsotarako inbidiatan? Joxe Mari adiskideak.

Jaun andreok, orixe da arrazoi nagusienetakoa, omen xume bat jasotzeko. Ez pentsa txapela eta makilla bat oparituarekin ordaindu degunik Joxe Marirengan geneukan zorra.

Gogoratu utsez zirrara sortzen zait, entrenatze txukun xamarrak egiten genituen garai aietaz oroituta.

Joxe Mari, ogibidez, mendizaia izana da. Laurgaingo guarda-etxean bizitzen zan, emazte Mariarekin eta bi semerekin, Anjel eta Nikanorrekin. Aiek, mutiko artean. Aspaldi laga gintuen Mariak.

Zenbat ostiral-illunabar eder ospatu genuen Laurgaingo sukaldean!

Luis Arrillaga, Arruti, izaten genuen gai-prestatzaille eta gai-jar-tzaille, bere gurpildun sillan jarrita. Pello Esnal ere tarteka etortzen zitzaigun. Ez guk nai ainbestetan. Baiña ark ez zigun esaten zer esan. Zer ez esan baizik. Maisua beti maisu.

Etxekoandre Maria Ibargurenek prest eduki oi zuen afari goxoa, kontuak esateari laga eta txurrupaka jaten asten giñana. 'Ama Maria' deitzen genion.

Gustoko mokaduaren ondoren, ariketa alaiagoak egiten ziran. Edo egiten genituen. Gu geure saltsan asi arte, ama Mariak ez zuen afaltzen. Eta esan oi zigun:

- Beno, asi zaitezte bertsotan. Nik afaldu egin bear diat.

Eta an jarriko zan maaiaren mutur batean. Ez zigun enbarazurik egingo. Ez orixe. Zenbat aldiz ori? Astez aste, illunabar ura gogoan genuela. Nun zaude, ama Maria?

Geure arteko ariketa-sail aiek aurrera zijoazten eiñean, iruditzen zitzaigun zerbait ba ote giñan ere. Pentsa zer bertso-txapelketa antolatu zan Aian, 1988an: Aia erriaren mugak ikutzen zituzten amar errialdeetako bertsolari afiziodunen arteko txapelketa. Errezil ere ikuitzen du Aiak.

Uste genuen: «Oraingo onetan Joxe Mariri kendu bear zioagu antortxa, zuzia». Baiña alperrikakoak genituen alako ametsak. Berriz ere inbidiatan laga gintuen. Berak jan-tzi bait zuen txapel aundia.

Ala esan zigun gero, bere ateraldi batean:

- Errukituta emango zidaten txapela, zaarrena nintzalako edo...

Bigarren, Errezilko Joan Joxe Loidisaletxe.

Zer polita amar errialderen saillak ikutzea bakarrik ere!

Joxe Mari, bere bertsolaritzaz gain, zer gizon modu dan ere kontatu naiko nuke, ba. Badakit ez zaidala aserretuko. Elkarri aundi samarrak esaten ere zaleak bait gera.

Berez, errespetuko gizona da Joxe Mari. Berak ala esan izan digu:

- Gizonak gizon izateko, errespetukoa bear dik.

Itxura ori betidanik du Joxe Marik. Elizara joan zalea ere izan da.

Baiña nik esaten diot, txantxetan asten geranean, orrenbeste errezatzea ere ez dala bearrezkoa izango. Eta batzuetan isilik gera-tzen zait. Nik neure baitan: «auskalo nola daukan kontzientzi xomorroa!». Edukiko ditu, bai, aitortzea aaztutako txekorren batzuk.

Baiña, bai zera. Egin bear, bai, pekatu kaxkar batzuk mundu onetan. Pekatu benialak alegia, dotriña xaarrak zioen bezela. Pekatu benialak barkatzen dirala. Eta pekatu kaxkarrak egiteko aukera eduki eta egiten ez badira, ori pekatu mortala omen da, adiskide.

Laga ditzadan txantxak. Eta zuk, Joxe Mari, jarraitu argi-zuzi ori gure aurretik eramaten.

Ainbat idazlan ere

egiñak dituzu.

Aia erri zaarrak

gogoan zaitu zu.

Gu ere inguruan

izango gaituzu.

Zorionak, Joxe Mari

Temas

Euskera