Borrar
Su motelean

Balio erantsia duten elkartrukeak

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Asteazkena, 11 urria 2023, 16:28

Comenta

Konturatu garenerako amaitu da beste San Sebastian Gastronomika bat. Jendez lepo izan dira hiru egunetan zehar Kursaaleko korridoreak. Han eta hemen sukaldari, banatzaile eta ekoizleak. Izan ere, kongresuak baditu hainbat aurpegi eta atzean gertatzen eta ikusten ez diren momentuek ematen diote balio erantsia. Mahai baten inguruan sortzen diren elkarrizketa eta hartu-emanek gerora sor daitezkeen proiektuen hazia ereiteko izaten dira.

Elkar truke horren adibide garbia izan daiteke behin Kursaaleko argiak itzaltzen direnean Gipuzkoan zehar izaten diren afarietan sortzen diren momentuak. Nola azaldu adibidez Hong Kong, Mexiko DF edo Houston-en jatetxea duten hiru sukaldarik mahai berean menua partekatu izana? Bertan sortzen diren elkarrizketek dute benetako garrantzia kongresu gastronomiko batean. Hiruek beren proiektu eta jakinduria ondokoarekin elkarbanatu izanak gerora seguru beren sukalde eta menuetan isla izango duela.

Jan eta edateko aukera izan da hiru egun hauetan, baina San Sebastian Gastronomika hori baino gehiago da. Eta hor jarri behar da fokua. Kursaalean hiru egun pasatzeko aukera izan dugunok kongresua zein osasuntsu dagoen ikusteko aukera izan dugu. Agur esan diogu 25. urteurreneko edizioari eta kaixo beste aro bat irekitzear dagoen kongresuari, datorren urtean berriz ere elkarlana sustatzeko asmoz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Balio erantsia duten elkartrukeak

Balio erantsia duten elkartrukeak