Borrar
Bilbon burutu den ekitaldian taldeko argazkia egin dute zenbat parte-hartzailek. upv/EHU

40. urteurrena ospatzen hasi da UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua

«Euskaraz sortu eta idatzitako lan zientifikoen zabalkundean jokatzen duen papera azpimarratu nahiko nuke», adierazi du Juncal Gutierrez Mangado Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak Bilbon ospatu den ekitaldian

Lunes, 25 de abril 2022, 16:44

Comenta

Astelehen honetan egin du UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 40. urteurreneko ekitaldi nagusia, Bilboko Bizkaia Aretoan egin den jardunaldi batean. Bertan, Miren Ibarluzea, Kulturaren arloko zuzendari andrearen ongietorri hitzen ondotik, Argitalpen Zerbitzuaren ibilbidea ekarri du gogora horren zuzendari Elisabete Alberdik, eta UNEren lehendakari Mª Isabel Cabrerak 'Luces y sombras de ser un editor universitario del siglo XXI' ponentzia aurkeztu du. M. Juncal Gutierrez errektoreordearen hitzen ostean, Eva Ferreira Unibertsitateko errektoreak jarri dio amaiera ekitaldiari.

Gainera, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzutik irakurzaletasuna era berezian sustatzeko asmoz Trukatuz ekimena jarri da abian. Horren bitartez, hiru campusetan liburuen trukea sustatuko da, eta horretarako, doan eskainiko dira unibertsitateak argitaratutako lanak. Halaber, beste ekitaldi batzuk ere ikusgai izango dira campusetan, hala nola bertsoak, musika edo hitzaldiak. Ekimen hori, beste zenbait ekitaldirekin batera, ostegunean iritsiko da Donostiara, hilaren 28an.

40 urteko ibilbidean, Argitalpen Zerbitzuak punta-puntako lanak argitaratu ditu. Horren lekuko dira bertan argitaratutako lanek jaso dituzten sariak. Guztira, hamalau lan saritu dituzte. Aipatutako sariez gain, Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako lau seriek eta bildumak FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) ANECAren eta UNEren laguntzaz antolatzen duen Akademiako Edizioaren Kalitate Zigiluak (CEA-APQ) jaso dituzte.

Nazioartean aitortutako profesionalizazio-baldintzak betetzen dituzten Espainiako argitalpen zientifikoak identifikatzea eta aitortzea dute helburu kalitate- zigilu horiek. Horrez gain, 2016. urtetik aurrera, gure serieak eta bildumak Book Citation Index-ean daude, liburu zientifikoen indize ospetsuenean. Bereizgarri horiei esker, argitalpen zientifiko asko modu garrantzitsuan kokatu dira merkatu nazionalean eta nazioartekoan. Eta Espainiako aldizkari zientifikoen kalitate editoriala eta zientifikoa ebaluatzeko kalitate-zigilua lortu dute guk argitaratutako bederatzi aldizkarik.

«UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak euskaraz sortu eta idatzitako lan zientifikoen zabalkundean jokatzen duen papera azpimarratu nahiko nuke», adierazi du Juncal Gutierrez Mangado Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak. Gainera, gehitu du euskaraz idatzitako lan zientifikoen argitalpenean, Argitalpen Zerbitzua «aitzindaria dela».

Uzta

Berrogei urte hauetan Argitalpen Zerbitzuak eman duen emaitzari erreparatuz gero, bertako erregistroek esaten dute 4.686 lan argitaratu dituela, liburuak eta aldizkariak barne. 2021ean, argitaratutako lanen % 52,15 gaztelaniazkoak izan dira, eta % 44,22 euskarazkoak. Euskaraz eta gaztelaniaz publikatzeaz gain, bereziki ingelesez argitaratu ditu lanak Argitalpen Zerbitzuak; hala ere, frantsesez, italieraz, latinez, portugesez eta alemanez ere argitaratu du, baita grekoko edo errusierazko testuak dituzten lanak ere.

Ospakizunak, emanaldiak eta liburu trukeak

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 40. urteurrena ospatzen hasi da UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua

40. urteurrena ospatzen hasi da UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua