Txapelketa itzela borobiltzeko txapel bila
Asier Otamendi, Aroa Arrizubieta, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Peru Abarrategi izango dira biharko finalean
Iker Mendia
Viernes, 15 de marzo 2024, 15:50
Urtarrila amaieran abiatu zen 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa eta aurkezpenean jada aurreratu zuten edizio berezia izango zela, lehen lehia antolatu zenetik 40 urte igaro baitira. Erronkaren jakitun izan dira parte hartu duten 18 bertsolariak, aurreikuspen onenak bete eta gainditu baitituzte lehian zehar. Finala bihar izango da 17:30ean Gasteizko Printzipal Antzokian eta azken sarrerak oraindik salgai dira Printzipal antzokiaren ohiko bideetan, hau da, leihatilan, telefonoz eta antzokiaren webgunean. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira.
Publicidad
Oholtzara igoko dira Asier Otamendi, Aroa Arrizubieta, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Peru Abarrategi. Mailaren erakusle, seiak izan dira lehenagoko edizioren bateko finalean kantuan eta lauk jada badakite zer den txapela janztea: Otamendi (2002, 2004, 2005, 2008), Agirre (2011, 2015), Viñaspre (2019), Abarrategi (2022).«Urteetan egindako laneren fruitu da finala, belaunaldien arteko loturez, transmisioz, hamarkadetako Arabako bertsogintzaren bide honetan, lehen txapelketa jokatu zela 40 urte betetzeraino», azaldu dute antolakuntzatik.
Xabier Ricori omenaldia
Arabako bertsogintzak azken hamarkadetan egin duen bidea islatu eta aitortzeko,biharko finalean nagusitzen den bertsolariari Xabier Rico Iturriotzek jantziko dio txapela. 1984an, Arabako lehen Txapelketa hartan parte hartutako kideetako bat da Rico eta ordutik egundaino bertsolari, irakasle, epaile, gai jartzaile eta antolatzaile moduan aritu da. Arabako Txapelketako 2019ko kanporaketetan kantatu zuen azken aldiz.
Euskara etxean jaso ez bazuen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz.
1982an Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua eta beste batzuekin batera Gasteizko Bertso Eskola sortu zuten. 1980-1990 urteen bueltan, hamarkada oso bat eman zuen bertso eskolako irakasle modura.
Publicidad
Horretaz gain, Arabako bertso eskoletako kideek emango dituzte sariak eta zehazki Iñaki Cabeza (Aiaraldeko Bertso Eskola), Pantxika Agirre eta Maialen Rolón (Legutioko Bertso eskola), June Astegieta (Gasteizko Bertso Eskola), Iker Olabarrieta (Arabar Errioxako Txandrio Bertso Eskola), Borxa Sarasketa eta Oier Lopez de Gereñu (Aguraingo Bertso Eskola) eta Amaiur Garratza (Mendialde) igoko dira oholtzara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión