Las diez noticias clave de la jornada
Lehiaketaren promoziorako egindako kartela. EITB

'Zurekin Bat!' lehiaketa, ETB1n irailetik aurrera

Txiskola, Mihiluze edo Burubero bezalako lehiaketek utzitako zuloa beteko du astelehenetik ostegunera. Ordutegia eta aurkezlea ez dira jakinarazi oraindik

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 9 de julio 2021, 13:00

Publicidad

Galdera-erantzunen formatuko saioa ohikoa izan da ETB1 katean eta azken boladan hutsune hori zenbaitetan nabarmendu da sare sozialetan. Batek daki horregatik den ala telebista publikoak ere nabaritu zuen apustuaren beharra. Irailean hasiko den denboraldi berrian 'Zurekin bat!' lehiaketa eskainiko da astelehenetik ostegunera oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian. Aurkezlea ere ez da jakinarazi oraindik.

Lehiaketa, funtsean, galdera-erantzunak formatuko saioa da. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 1.000 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da. Taldekideek (familia, koadrila, lankideak, pisukideak, kirolari taldeetako kideak...) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute. Kultura orokorreko galderak erantzun beharko dituzte hiru txandatan; baina, hori ez da dena, azken erronka bete beharko baitute saria eskuratzeko.

Talde bakoitzak bozeramailea izango du (egunero aldatuko dena), eta lidergoa taldeko lau kideen artean txandatzen joango da. Berezitasun modura taldekideek lehiaketako galdera bakoitza haien ordezkariak baino lehenago ikusteko aukera izango dute, eta talde gisa erabakiko dute liderrak erantzuna jakingo duen ala ez. Horrela bada, apustua igoko da. Zenbat eta gehiago sinetsi, orduan eta gehiago irabazteko aukera izango dute.

Irailetik aurrera hasiko den lehiaketan izena eman nahi duen orok 618 55 34 23 zenbakira deitu edo zurekinbat@k2000.com helbidera idatzi besterik ez du.

Era honetara telebistako klasiko bihurtu ziren Txiskola (1995), Mihiluze (2006-2013) edo Burubero (2015-2017) bezalako saioek utzitako zuloa betetzen saiatuko da 'Zurekin Bat!'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad