Borrar

Itoiz unibertsoa, Primeranen gozagai

Plataformak 'Itoiz. Udako sesioak' filma eta 'Itoiz Fenomenoa' dokumental saila estreinatuko ditu

J. A.

Larunbata, 6 abendua 2025, 14:12

Comenta

Itoiz rock talde mitikoa desagertu eta 30 urte pasa direnean, Juan Carlos Perez taldeko liderrak cassette zinta batzuk ditu eskuartean eta horietako bat 14 urte besterik ez zituenean grabatu zuen. Bertan, zenbait abesti argitaragabe eta geroago taldearen arrakasta handi bihurtu ziren konposiziok biltzen dira. Aurkikuntza honek, hasierako urteetako argazki-artxibo mugatuarekin batera, garai hartako oroimena berreskuratzeko gogoa pizten dio musikariari eta taldearen jatorrira bidaia bat hasiko du.

Hari horri tiraka ondu dute Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak 'Itoiz. Udako sesioak', jada ikusgai dena Primeran plataforman. Bost aste eman zituen zinema-aretoetan, eta 13.000 ikusle baino gehiago izan zituen eta film Dokumental Onenaren Goya Sarirako hautagaia da.

Horrez gain, hilaren 8an Primeran plataformak 'Itoiz Fenomenoa' estreinatuko du, musika taldearen ibilbidea eta diskografia oroituko ditu hiru atalez osatutako dokumental sorta. Taldea 1978an sortu zenetik eta hamarkada bat geroago desegin zen arte, Juan Carlos Perezen eta bandaren inguruko fenomenoan sakonduko da 30' inguru iraungo duen atal bakoitzean. Itoizen diskografia osoa aletuko da, taldearen ibilbidea ezagutuko dugu, bandaren garapena, musikarien joan-etorria, artxibo material desberdina erabiliz: argazkiak, garaiko bideoak, taldearen bideoklipak, prentsa errekorteak… taldearen sorkuntza lana garaiko kontestuan ezagutuko dugu. Horretarako Itoizen garaikide izan ziren agenteei eta gaur egungo bestelako pertsonalitateei egingo zaizkie elkarrizketak, taldearen erradiografia ahalik eta zabalena eskaintzeko.

Zinemagile berberek zuzendu dute hiru kapituluko dokumental sorta ere.

Dokumental sorta honetan, honako hauek hartu dute parte: Jon Eskisabel, Javier Corral Jerry, Roge Blasco, Amaia Urkia eta Joseina Etxeberria kazetariek; Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak; Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, eta Jasone Osoro idazleek; Mitxel Ducau, Loles Vázquez (Vulpes), Roberto Moso, Aiora Renteria eta Fermin Muguruza musikariek, Belako taldeko Lore Nekane, Joxu Simon, Lander eta Crisekin batera; Joseba Alkalde letragileak eta Juan Luis Markaida taldeko argazkilariak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itoiz unibertsoa, Primeranen gozagai

Itoiz unibertsoa, Primeranen gozagai