Haurrentzako film eta marrazki bizidun berriak Aste Santuan
«Hau da Joey' marrazkien estreinaldiaz gain, hiru film berri ere eskainiko dira: 'Niko 2, anaia txikia arazo handia', 'Valhallako kondaira: Thor' eta 'Yoko'.
Lunes, 29 de marzo 2021, 09:52
Astelehen honetatik aurrera, Aste Santuko programazio berezia eskainiko du ETB3k, etxeko txikienei zuzendua. 'Hau da Joey' marrazkien eta hiru pelikulen estreinaldiak, '3 Ene Kantak' eta ohiko marrazki bizidunen atalak eskainiko dira.
Publicidad
Izan ere, Aste Santuko oporraldiko bi asteetan, aldaketak izango dira '3 Ene Kantak' saioaren ordutegian. Goizeko programa 09:30ean hasiko da, eta bazkalosteko urtebetetze bideoaren sekzioa, berriz, 14:00etan izango da ikusgai, astelehenetik igandera. Iluntzean, 20:00ean izango da eguneko bigarren hitzordua, Eneko, Nere, Urbi eta konpainiarekin, astelehenetik ostiralera.
Gainera, 'Hau da Joey' estreinatuko da ETB3n, astelehen honetan. Film luzeen aurretik izango da ikusgai, 15:20 aldera. Filmen ondoren, berriz, 'Isatsdun heroiak: animalien detektibeak' eskainiko da. Halaber, orain arteko marrazki bizidunekin ere izango dute haurrek hitzordua bi aste hauetan: 'Blinky Billen abenturak', 'Kiddetak', 'George oihanekoa', 'Gormiti' eta 'Roger'marrazki bizidunen atalekin, besteak beste.
Hala ere, saio eta marrazki bizidun hauek guztiak 3 klubaren euskarri teknologikoetan ere ikus ditzakezu: webgunean, app-an eta HbbTVan. Deskargatu 3 klubaren app-a.
Aste Santuko oporretan, egunero, animazio filmak euskaraz ikusteko aukera egongo da ETB3ko arratsaldeetan, 15:45etik aurrera. Gainera, hiru pelikula estreinatuko dira: 'Niko 2, anaia txikia arazo handia', 'Valhallako kondaira.Thor' eta 'Yoko'. Hauek dira datozen bi asteetan ETB3n eskainiko diren filmak: martxoak 29: Igelen erresuma; martxoak 30: Nur eta herensugearen tenplua; martxoak 31: Sagu eta Pagu; apirilak 1: Niko 2, anaia txikia arazo handia (estreinaldia); apirilak 2: Valhallako kondaira: Thor (estreinaldia); apirilak 3: Yoko (estreinaldia); apirilak 4: Ardiak eta otsoak; apirilak 5: Hotel Transilvania 2; apirilak 6: Albert; apirilak 7: Koko dragoi txikia; apirilak 8: Axel heroi txikia; apirilak 9: Alfonbra magikoa; apirilak 10: Itsasontziak erreskatean; apirilak 11: Asto erregea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión