Las diez noticias clave de la jornada
EITB

EITB Maratoiak Alzheimerrea izango du ardatz 2021ean

ZETAK taldeak kontzertu berezia eskainiko du eta 'Zeinen ederra izango den' abestia izango da ekimenaren soinu banda

DV

Martes, 23 de noviembre 2021, 17:52

Ostegun honetan, azaroak 25, ZETAK taldeak kontzertu berezia eskainiko du Victoria Eugenia antzokian EITBk 'Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da' lelopean antolatu duen Maratoiaren baitan. Horretaz gain, Pello Reparazek gidatutako taldeak ekimen solidarioari soinu-banda jarriko dio ' Zeinen ederra izango den' abestiarekin.

Publicidad

Zuzenekorako sarrerak lortzeko bakoitzak erabaki du zein zen ordaindu nahi zuen prezioa. Horretarako Bizum bat egin behar zen 33478 zenbakira eta izandako arrakastaren ondoren sarrera guztiak agortuak daude. Ekimenak alzheimerra hartuko du ardatz gaixotasunak memoria eta jendearen oroitzapen maitatuenak ezabatzen dituela nabarmentzeko asmoz. Horregatik, EITB Maratoiak jendearen oroimenei eskainitako espazio bat sortu du, oroitzapen horiek gorde eta partekatzeko.

Egun handia abenduaren 16an

Maratoiaren egun handia abenduaren 16a izango bada ere, komunikazio taldea jada buru-belarri murgildu da aurtengo ekimen parte-hartzailean. 'Alzheimerraren aurrean, ez dezagun ahaztu' kanpainak bi helburu izango ditu: batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea da; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea.

«Gure oroitzapen kutunenak gordetzeko espazio digitala da, mota ezberdinetako argazkiak, audioak, irudiak, bideoak eta testuak biltzeko. Ondoren, oroitzapen guztiekin aurtengo abestiaren bideoklipa osatzeko aukera izango da», aurreratu dute antolatzaileek.

Horretaz gain, nahi duen orok 'Zeinen ederra izango den' abestiaren bertsioa igor dezake eta, azken urteotako ekitaldietan bezala, herritarren ekarpenak EITB Maratoiaren webgunean argitaratuko dira. Aukera azaroaren 15ean zabaldu zen eta ordutik 200 oroitzapen baino gehiago jaso dira, besteak beste Julian Iantzi, Edurne Pasaban edo Kike Amonarrizenak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad