Baserria saioak zuzeneko eztabaida izango du bigarren denboraldian
22:30ean estreinatuko da Klaudio Landak gidatuta ainbat gonbidatu eta kolaboratzailerekin batera
DV
Martes, 21 de septiembre 2021, 12:41
Gaur gauean Iñigo eta Aitziber igande honetan kaleratutako lehiakideak platoan izango ditu Klaudio Landak, hainbat gonbidatu eta kolaboratzailerekin batera Baserria saioan. 22:30etik aurrera estreinaldian ikusi gabeko irudiak ere eskainiko dituzte. Lehiaketan gertatzen den guztiaz luze eztabaidatzeko programa izango da eta astero, realityaren unerik garrantzitsuenen errepaso zehatza egingo dute.
Publicidad
Lehen saioan gertatutako guztia aztertzeko Ion Areitio aditu/epaileetako bat ere izango da platoan, besteak beste talde gorriko kideek planteatu dituzten kezka batzuk argitzeko.
Horrez gain, nola ez, hainbat gonbidatu eta kolaboratzaile izango ditu Klaudiok: Xabi Orbegozo lehen edizioko lehiakidea eta publikoaren faboritoa finalean; Amaia Barandiaran eta Iratxe Lazkoz lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartu dituzte, euren iritzia eman dezaten.
Alzheimerrari buruzko saioa
Arratsaldean 18:00etatik aurrera Biba Zuek saioan alzheimerra izango dute mintzagai gaixotasunaren nazioarteko egunarekin bat eginez eta buruko gaitz hau jasan duten gaixoen senitartekoak izango dituzte gonbidatu. Gainera, bizipen hori nolakoa izan den azaltzeko eta gaia beste ikuspuntu batetik aztertzeko Maitane Ormazabal izango dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión