Borrar
Las diez noticias de la jornada
Lehiaketako 36. edizioko kartelaren irudia.

26 saritu Koldo Mitxelena 36. Literatura Lehiaketan

1.344 lan aurkeztu dira denera aurtengo ediziora, eta sari-banaketa ekitaldia atzo eguerdian egin zuten

E. A.

Domingo, 25 de mayo 2025, 18:04

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 8 eta 18 urte bitarteko 26 haur eta gazte saritu ditu aurten Koldo Mitxelena 36. Literatura Lehiaketan. Sari-banaketa ekitaldia larunbat eguerdian egin zuten udaletxeko Udalbatza aretoan. Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren harreraren ondoren, Sara Cozar aktoreak aurkezpen lanak egin zituen, eta Iñaki Salvadorrek eta Olatz Salvadorrek musika dotorez apaindu zuten ekitaldia.

Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren 36. edizioan 26 lan saritu dira eta 31 lanek jaso dute aipamen berezia. Parte hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da oso, 21 ikastetxetako ikasleek 1.344 lan aurkeztu baitituzte.

36. edizioan saritutako lanak (4 komiki, 4 olerki, 9 ipuin, 5 bertso eta 4 mikroipuin) liburuxka batean bildu dira eta donostiaeuskaraz.eus webgunean ikus daitezke. Bertan, epaimahaiaren (Iñaki Martiarena 'Mattin' komikigilea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Ana Malagon, Arantxa Urretabizkaia, Yolanda Arrieta eta Inazio Mujika idazleak) aipamen berezia merezi izan duten lanen zerrenda ere argitaratu dute; 31 lan, hain zuzen ere.

Irabazle guztiek kulturarekin zerikusia duten produktuak jaso dituzte sari gisa: ebookak, margotzeko materiala, argazki makinak eta abar. Era berean, diplomaz gain, liburua eta 50 euroko bono bana jaso dute kultur produktuak erosteko.

Koldo Mitxelena Eskolarteko Literatur lehiaketak urte asko dituen arren, balio handia izaten jarraitzen du euskararen erabilera eta sormena ikasleen artean sustatzeko. Jon Insausti Kulturako, Euskarako eta Turismoko zinegotziak adierazi duenez, «digitalizazioa eta adimen artifiziala gailentzen ari den garaian, sormena eta irakurzaletasuna sustatzen jarraitzea garrantzitsua da oso. Literatur lehiaketa osasuntsu dago, partaidetza iazkoa baino hobea izan da eta kalitatean ere gora egin du, batez ere E eta F kategorietan, 16tik 18 urte bitarteko adin tartean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 26 saritu Koldo Mitxelena 36. Literatura Lehiaketan

26 saritu Koldo Mitxelena 36. Literatura Lehiaketan