Las diez noticias clave de la jornada
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Peru Abarrategik irabazi du Izarran jokatutako lehen final laurdena

Finalaurrekoetarako lehen txartela eskuratu zuen 259 puntu lortuta

Iker Mendia

Lunes, 29 de enero 2024, 12:47

Peru Abarrategi Sarrionaindia aramaioarra nagusitu da igande honetan Izarrako Kultur Etxean izandako 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen saioan. Ariketa guztiak egin ondoren 259 puntu lortu zituen Abarrategik eta finalaurrekoetarako lehen txartela eskuratu zuen. Gainerako bost bertsolariak hiru final laurdenak lehiatu arte itxaron beharko dute eta puntuazioaren araberako hurrenkeraren baitan osatuko da zerrenda. Izarrako saioaren ostean honela geratu da sailkapena: Peru Abarrategi 259 puntu, Aitor Ugarte eta Eli Zaldua 250 puntu, Paula Amilburu 249,5 puntu, Ekaitz Samaniego 242,5 puntu eta Danel Herrarte 238,5 puntu.

Publicidad

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Txapelketa berezia izango da, XVI. edizio honetan 40. urteurrena izango baita. Orotara hemezortzi bertsolari arituko dira eta hurrengo leia otsailaren 4an Oionen izango da. Kantuan Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Agirre Epelde, Manex Agirre Arriolabengoa, Orlando Arreitunandia Arinas, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola eta Xabi Igoa Eriz ariko dira. Beste behin ere 13 bertso puntuagarri izango dituzte.

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa hirugarren eta azken final laurdena otsailaren 11n izango da Laudion eta Asier Otamendi Alkorta, Felipe Zelaieta Txurruka, Izar Mendiguren Cosgaya, Iñaki Viñaspre Simon, Martin Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda Delika izango dira. Ostean bi finalaurreko (Aramaion otsailaren 24an eta Dulantzin martxoaren 2an) eta martxoaren 16an Gasteizen lehiatuko den finala geratzen dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad